Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Ikusi Bizkaiko herriak

Gernika-Lumo
Bilbo
Ea
Elorrio
Ondarroa
Durango
Bakio
Bermeo
Publizitatea
Banner
Gomendatu

Bizkaia

Bizkaia Euskal Herriko ipar-mendebaldean kokatuta dago. Iparraldean Kantauri Itsasoa du mugakide; hegoaldean Burgos eta Araba; mendebaldean, Kantabria eta Burgos, eta ekialdean Gipuzkoa. 1.155.241 pertsona bizi dira Bizkaian. Euskal Herriko herrialderik populatuena da, eta Bilbo Handiak osatzen du Euskal Herriko konurbazio garrantzitsuena.

"Gernika munduko herririk zoriontsuena da.
Haritz baten gerizpean biltzen den
baserritarren batzarrak erabakitzen du arazoez,
eta beti hartzen ditu erabakirik zuzenenak."

—Jean-Jaques Rousseau

Bizkaiko kostaldea malkartsua da, baina orokorrean hondartza handiak daude. Gainera bi itsas-adar daude bertan: Nerbioiko itsasadarra eta Urdaibai, azken hau benetan ikusgarria, erreserba naturala

Bizkaiko kostan Euskal Herrian iparraldeenen dagoen lekuetako bat dago, Matxitxako lurmuturra. Hainbat irla ere badaude, Billano, Izaro edo Aketxe bezala.

Kostako puntu batzuetan itsasoak hegi handiekin topo egiten du, adibidez, Ogoño lurmuturrean, 200 metro baino gehiago dituena.

Bizkaian hondartza ugari eta luzeak daude. Ezagunenak Urdaibaiko Laida eta Laga, Sopelako Barinatxe eta Atxabiribil-Arrietara, Plentziako hondartza, eta Ispasterreko Ogeia eta Mendexako Karraspio dira.

Kultura alorrean, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatzen da urtero, izenak dioen bezala, Durangon. Urtero, abenduaren lehenengo hamabostaldian, lurralde osoko argitaletxeak batzen diren topagunea da, non  nobedadeak eta aurreko urteetako liburu eta diskoak ere saltzen dituzten. Bizkaian erreferente kultural nagusia da gaur egun.

Bisitariak zenbait museo ikusteko aukera ere izango du bertan. Garrantzitsuenak Bilbon daude baina bestelakoak ere badira. Mundu maila ezaguna den Guggenheim Bilbao Museoa, Bilboko Arte Ederretako Museoa, Euskal Abertzaletasunaren Museoa, Abra Aquarium Getxo eta Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa batzuk aipatzearren.

Iturria: Euskarazko Wikipedia

Jarri punteroa hizki baten gainean herria hautatzeko

ARGAZKIEN EGILETZAK:

Orri honetan ikusten dituzun argazki guztiak Creative Commons lizentziapean daude. Argazki bakoitzaren beheko eskuin erpinean dagoen CC ikurraren gainean punteroa jarriz gero, jatorrizko argazkiari buruzko informazioa topatuko duzu. Informazio hori ageri dela, klik eginez gero, jatorrizkora joateko aukera daukazu.

Euskal Herrian ihesi logoa

2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |

RSS Proposamenak sindikatu RSS bidez

Creative commons
Argia.com
iametza interaktiboak garatuta