Bizkaian, Enkarterriko eskualdean, Salcedo haranean dago kokatuta udalerri hau. Udalerriaren inguruan daude Artegi, La Cabaña, Basoaga, Espaldaseca, Riyosa eta Ilso mendiak, ingurune menditsua Kadagua ibaiak banatzen du.
Burgos probintziarekin egiten du muga hegoaldean. Erromatarren garaiko aztarnak aurkitu dira bertan, eta besteak beste Gaztelatik Bizkairako galtzada bat bertatik pasatzren zela uste da.
Ondare eta monumentuen artean Terreros Dorrea, Casa Pinta, San Pataleon Baseliza eta San Pedro Zarikete daude.
La Mellako San Antonio ermita XVII. Mendean sortu zen. San Miguel eliza aldiz barrokoa da eta Erdo Aroko dorretxeak aurki daitezke arkitektura zibilean.
Terreros dorrea Hezurtxo erabiltzaileak
Zallako La Herrera auzoan kokatzen dan dorrea dogu. Terreros dorrea Enkarterrietan aurkitzen diren defentsa dorreetariko hobeen kontsebatzen danatariko bat dogu. Terreros Dorreak, La Herrera-ko monumentu multzoa osatzen du, Urrutia Jauregiarekin bat.
Bolunburuko gunea Hezurtxo erabiltzaileak
Zallatik hasi eta Balmasedarako bidean kokatzen dan inguru natural eta historikoa dogu. Ibarra auzoa pasa, eta Balmasedarako bidean trenbidea pasa eta gero aurkitzen den eremu historiko eta naturala. Aisi gunea dogu bertan, kastro historikoa aurrean duela
Oreka taberna Hezurtxo erabiltzaileak
Egunean zehar, pintxoak hartzeko erreferentzia puntua Zallan, eta gabetan.kopak hartzeko gune aproposena. Langileri oso jatorra, euskalduna eta adia. Gomendagarria 100%ean!
2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |