Bizkaiko herri populatuenetakoa da, Bilboren atzetik, eta Euskal Herriko hiri nagusien artetik bosgarren da. Ibaizabal ibaiaren mendebaldean dago; Alonsotegi, Bilbo, Trapagaran eta Sestao ditu mugakide. Argalario mendia du mendebaldean eta Galindo eta Kadagua ibaiek mugatzen dute ipar eta hegoaldean. Herriaren erdigunea muino batean dago, eta hau pixkanaka jaisten da Ibaizabal ibaira bidean.
Azken urteetan herriak eraldaketa handia bizi izan du, oinezko guneei garrantzia eman zaie eta enparantzak ere sortu dira. Pasieran aritzeko guneetan ikuskizunak antolatzen dituzte maiz herritarrek. Horrez gain, era askotako ikuskizunak egoten dira hilabete osoan zehar Barakaldoko hainbat antzokitan.
Herriko jai egunak Karmengo Jaiak dira, eta uztailaren 16an ospatzen dituzte.
pepintxo (Webgunea) gaztea erabiltzaileak
Barakaldoko Rontegi auzoan kokatzen den barazkijale jatetxea da. Oso menu originalak eta gozoak egiten ditu. Janari gozoaren edozein zalearentzako ezinbesteko geltokia da.
Casablanca taberna Baraka erabiltzaileak
Koktail, batido, konbinatu ederrak... eta musika aukeraketa ona. 121 Krew hip-hop taldeko jendea taberna handi honetan ikustea ez litzaizuke arraroa egin beharko.
Dantzari taberna Baraka erabiltzaileak
Ardo eta pintxo bereziak. Ardo eskaintza zabala eta pintxoetarako, Gupi, kamareroaren eskua ezin hobea.
Basterra taberna Baraka erabiltzaileak
Denboran 20 urte atzera egitea posible dela frogatzen duen taberna. Punkaren "urrezko garaietan" bizi zen giroa izozturik lotu da metro karratu gutxiko txoko honetan. Musika ona, garagardoak eta barreak ziurtatuta.
Karpe Diem Baraka erabiltzaileak
Taberna txikia bezain bizia. Herriko Barakaldo FC eta Athleticzale punkien topaleku.
Mellid Taberna Baraka erabiltzaileak
Barakaldoko historia hurbilean bere lekutxoa egin duen taberna. Punk garaiaren bommatik hona gauean etxera joan nahi ez dutenei aterpea eskaini dien taberna. Musika ona eta giro herrikoia.
Sasiburu / Eretza (Webgunea) Baraka erabiltzaileak
Mezpelerreka edo Gurutzeta auzotik abiatuta zonaldean oso ohikoa den ibilaldia. Tellitutik pasa, Sasiburu mendiraino. Hortik aurrera Eretza mendiraino jarrai liteke. Bidean Castaños eta Saratxoko herriak bisitatu ahal dira. Argibide gehiago estekan
Mezpelerrak / Errekatxo Baraka erabiltzaileak
Naturan txertatuta jarraitzen duen Barakaldoko auzo bakarrenetakoa. Azken urtetan txalet zein SuperSur autopistaren inbasioa pairatu badu ere, inguruko erreka eta mendi artean ibilaldiak abiatzeko herrixka egokia.
2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |