Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Bizkaia

Sestao

Ibaizabal ibaiaren mendebaldean kokatzen da herria, Nerbioi ibai ertzean; Trapagaran, Barakaldo eta Portugalete ditu mugakide eta erdigunea 83,95 metro dituen muino batean kokatzen da. Ibaizabalez gain, Galindo eta Ballonti ibaiek herria zeharkatzen dute.


Hiri industriala da ibai-portuari esker. Herria Santa Maria elizaren eta gazteluaren inguruan sortu zen. Eliza gotiko berantiarrekoa da, baina berritze lanak egin izan dizkiotenez, guztiz itxuraldatua dago gaur egun. Arkitekturari dagokionez, oso garrantzitsuak dira XIX. mendean sortutako udaletxe neoklasikoa, hilerriko portada eta Rebonzako zaharren egoitzako tenplua.


Herriko jaiak San Pedro (ekainaren 29a), San Inazio (uztailaren 31a), Santiago (uztailaren 25a) eta Santa Rosa (abuztuaren 30a) egunetan ospatzen dira. 

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.