Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Ikusi Nafarroa Behereko herriak

Heleta
Donibane Garazi
Izturitze
Bidaxune
Irisarri
Heleta
Donazaharre
Baigorri
Publizitatea
Banner
Gomendatu

Nafarroa Beherea

Nafarroa Beherea Ipar Euskal Herrian lurraldea da. 1.325 km² ditu eta 2009an ia 28.000 biztanle zituen. Donibane Garazi da hiriburua, nahiz eta Donapaleuk eta Baigorrik biztanle gehiago izan.

Udalerri nagusiak, beraz, hauek dira: Donapaleu (1.701 biztanle 1999an), Baigorri (1.525), Donibane Garazi (1.417), Bidaxune (1.066) eta Donazaharre (880).

Apirilaren azken igandean Nafarroaren Eguna ospatzen da Baigorrin, Basaizea elkarteak antolatuta, Nafarroa Garaiaren eta Beherearen arteko batasun kulturala aldarrikatzeko. Ekain-uztailean, bestalde, Euskal Herria Zuzenean festibala egiten da Heletan eta milaka gazte biltzen dira bertan Euskal Herri osotik eta Frantziatik joanda.

Herrialdeak berezkoa duen isolamenduaren ondorioz, bertako historia, ohitura, monumentu eta jendearengana diren bezala iritsi ahal izango dugu, kanpoko eragin folklorizatzailerik gabe. Euskal Herriko lurralderik euskaldunena den honek sekulako altxorrak gordetzen ditu bere baitan: Izturitzeko Haitzuloak (agian Euskal Herriko izugarrienak), Bidarraiko inguruak, Baigorri eta Garaziko herriak... dena paisaia orlegi eta ederrez jantzia.

Nafarroa Behereko hegoaldea menditsua da, Pirinioak hartzen baititu; iparraldera egin ahala, ordea, orografia are eta lauago egiten da. Pirinioetako mendiak daude hegoaldean. Aipagarriak dira mendebaldean, Baigorri-Ortzaize eskualdean: Iparla (1.044) eta Auza (1.035); ekialderantz, Garaziko eskualdean: Okabe (1.463 m), Txardeka (1.440 m) Kurutxeta (1.331 m), Urkulu (1.413 m) eta Errozate (1.346 m). Ekialdean, Zuberoarekin muga eginez, Arbailako mendiak daude. Garaziko eskualdean Iratiko oihana dago, Pirinioez bestaldera hedatzen dena.

Bi ibai nagusik zeharkatzen dute herrialdea: Errobi ibaia (75 km), Donibane Garazitik, Ortzaizetik eta Baigorritik igarotzen dena, eta Biduze ibaia, Arberoa, Landibarre, Oztibarre eta Amikuzetik igarotzen dena. Aturri ibaiaren adarrak dira biak.

Iturria: Wikipedia eta ARGIA

Jarri punteroa hizki baten gainean herria hautatzeko

ARGAZKIEN EGILETZAK:

Orri honetan ikusten dituzun argazki guztiak Creative Commons lizentziapean daude. Argazki bakoitzaren beheko eskuin erpinean dagoen CC ikurraren gainean punteroa jarriz gero, jatorrizko argazkiari buruzko informazioa topatuko duzu. Informazio hori ageri dela, klik eginez gero, jatorrizkora joateko aukera daukazu.

Euskal Herrian ihesi logoa

2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |

RSS Proposamenak sindikatu RSS bidez

Creative commons
Argia.com
iametza interaktiboak garatuta