2018ko urriak 13tik 19ra www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
 

Euskararen erabilera

Ostiralero 'black friday'

2018-10-19 | Pello Zubiria Kamino
 

Hernaniko Rugby Elkarteko lehendakaria da Juantxo. Erretretan sartu ostean euskaltegian abiatuta, benetan euskara ikasi eta erabiliko duela bermatzeko bigarren urte honetan bere buruari ariketa zorrotza ezarri dio, horrelakoak dira kirolzale lehiakorrak: ostiraletan euskaraz hitz egingo du, ahal duen eran eta ahal duenarekin.

 
 

Iritzia

2018-10-16 | Kijera Gaztetxea

Hilabete pasa da gaztetxeak Eneko Goia alkateari negoziazio mahai bat eskatu genionetik, udal... [+]

 
 

Iritzia

Salalalala

2018-10-14 | Estitxu Garai Artetxe

Espektakuluari kantatzen dio Gari-k. Eskandaluari Rafaelek. Eta halaxe gabiltza. Espainian eskandaluz eskandalu. Euskaldunok espektakuluari so.

Ikusle finen moduan, telesailaren ale guztiak irensten gabiltza banan-banan. Lehenengo denboraldian ustelkeria; bigarrenean ogasunari iruzurrak eta master eta abarretako titulu faltsuak; hirugarrenean estoldetako bilkura eta grabazioak, ministro-kideei irainak… Nahi beste luzatu daiteke trama, argia ikusteko prest lozorroan dagoenak... [+]

 
 

Iritzia

Ar eta eme

2018-10-14 | Ana Mendia

Lozorroan topatu du biloba. Malkoari ezin eutsi, “Ongi etorri, maitea” esan eta kopetan eman dio musu. Bat-batean, ordea, jaioberriari begira-begira lerdea zeriola zegoen amonari irribarrea desagertu eta supituan sikatu zaizkio begiak. Zerbaitek harrituta burua sehaskatik jaso eta zalantzakor galdetu dit: “Baina, mutila da, ezta?”.

Iraganeko ohitura dirudi, baina gaur-gaurkoa da haurdun geratu eta berehala bidean datorren txikiaren sexua zein izango ote den jakiteko... [+]

 
 

Iritzia

Abertzale ez da "patriota"

2018-10-14 | Sonia Gonzalez

Hiztegiek askotan esaten digute gezurra. Baita nahi barik ere. Hizkuntza batez esaten duguna beste hizkuntza batera pasatu bezain pronto, beste zentzu bat hartzen baitu berez.

Zenbait ahalegindu dira azken urteotan patria birkontzeptualizatzen. Ziurrenik, Latinoamerikan ematen dioten erabilerak harriturik. Ozeanoaren beste aldean zentzu askatzaile eta deskolonizatzailea dauka, halere, Madrilgo patria kolonizatzaile horrekiko askapena gogoan, besteak beste eta hain zuzen ere. Alferrikako... [+]

   
 
Baja eman · Lege oharra · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide
 
 
2017 Komunikazio Biziagoa