Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Flandes

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Harribitxiak

1979-02-11

Lehengo Eta Oraingo Anarkismoaz

Egilea: Txema Larrea / Elixabete Garmendia

Gerra garaiko anarkista euskaldunak ez ditugu oso ezagunak izan. Beste hari ideologiko batzutatik zihoazen gure aurrekoak ota anarklatek, gorrienetan gorrienak, pertsonale preskriteak ziren, ez xiren gauza txarretan besterik azaltzen garai harteko historietan. Gero bai, batek halako anarkiata zahar hura ezagutu zuela, zeinen jatorra eta zeinen ez dakit zer, eta noski,-mitifikatu ere egin ditugu gerra garaiko anarkista hauek. Gero, aurrean duzunean, bere izatera jaisten da pertsona bakoitza. Ba Manuel Chiapuso dugu lehengo eta oraingo anarkista hauetako bat. Ormaiategiko zubia egitera etorri zen Ingeniero Italiano baten biloba, Donostiake Frim kálean jaio zén bera. Oso gazterik sartu 0NTen eta berehala ezagutu zuen gartzela, Errepubiikako "bienio negro"n hain zuzen. «Zegoen tokirik hartieagatik hartu niñduten preso» dio' ez zen bakarra: garai hartan 10.000 inguru anarkista omen zeuden barruan eta 10.000 lagun beste alderdi eta erakundeetakoak.

'Nere unibertsitatea gartzela izan da' dio, baina Sorbonan ere ikasi ahal izan zuen gero, behin gerra amaitu eta alde egin behar izan zuenean. Nahiko liburu idatzi duen arren, hemen azkenaldian argitaratu diren bi ezagutzen dira batez ere: «Los anarquistas y la guerra en Euskadi ú La comuna de San Sebastián eta «El Gobierno Vasco y los anar quistas- Bilbao en guerra». Bi hoietan gerraren bere ikuapegia ematen du, besta batzuenetatik, derrigorrez, oso desberdina. Sarritan aipatzen du elkarrizketan zehar «gerraren trauma» eta 40 urteko atzerriratze luze horren zama ere aitortzen du. Lehengo garaia, bere garaia, oraingoa baino atseginagoa zaiola eta hari hobeto egokitua zegoela nabari da. Hala ere, CNTen jarraitzen du.

Diotenez, 19 urtetan sartu zinen CNTen. Baina nolaz zu, Donostisko gazte bat. garai hartan CNTen sartu?


Behin baino gehiagotan egin didate galdera hori. Herri iberikoaren radikalizatu beharra ikusi nuen, gizarte iberikoa askozaz radikalagoa izan beharra bere konzepzio sozialean, eta noski, momentu hartan konzepzio hori pixka bat errepresentatzen zutenak CNT eta anarkismoa ziren. Beraz, horrexegatik sartu nintzen CNTen. (...)

Ikusi artikulua (HTML)

Ikusi artikulua (PDF-13,2 MB)



Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan