Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Flandes

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Harribitxiak

1994-05-15

Felix IƱurrategi: "Erasoa egiten azkarrak izan behar dugu"

Egilea: Xabier Letona

Pasatu den igandean, hilak 17, Felix Iñurrategi eta Juanito Oiartzabal Pakistanerantz abiatu ziren eta hiru egun beranduago Alberto Iñurrategi eta Kike de Pablo. Helburua, K2 gailurra, munduko gailurrik gaitzena ei dena. Ea, bada San Fermin egunerako menderatua dagoen.

ARGIA. Gailurrarekin iaz huts egin ondoren, aurten bai?

FELIX IÑURRATEGI: Beti bezala goaz, baikor eta animatuta. Dena den, aurten lasaiago goaz. Iaz antolakuntza lanak oso bixi eginak izan ziren eta nekatuta iritsi ginen mendira. Orain lan guztiak lauron artean banatu ditugu eta bakoitzak apur bat eginez oso modu samurrean antolatu dugu guztia. Areago, badugu ezer egin ez dugula sentipen hori. Nik uste dut izpiritu hau espedizioan zehar mantenduko dela, dagoeneko badugu esperientzia apur bat eta lana ondo banatuz gero emaitza onak izango direla uste dut. Dena den, guztia ez dago gure esku, noski. Eguraldiak ere badu zeresanik, eta K2-k badu mikroklima berezia, Alpeetan Cervinoren antzekoa, asko baldintzatuko gaituena. Oso egun gutxi izaten dira eta, beraz, erasoa egitean azkarrak izan beharko dugu. Iaz baldintza onak egokituz gero lortuko genukeen. (...)

Ikusi artikulua (PDF-2,31 MB)



Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan