Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

Telebista-IrratiaSailak



Gorriak ikusi

Edorta Arana

Arg.: Judit Fernandez

Edorta Arana

EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea

Krisi ekonomikoa dela medio, Kataluniako hedabide publikoetan, Corporació Catalana de Mitjans Audiovisuals delakoan, murrizketa gogorrak pairatzen ari dira. Diru laguntza publikoak txikitu eta publizitate sarrerek behera egin dute dezente azken urteotan. Aurrekontuak murriztu eta, horrekin batera, eskaintzen duten zerbitzuaren inguruko eztabaida ireki da. Testuinguru horretan, 2011ko urrian, Monica Terribas, TV3ko zuzendariak, artikulu bat kaleratu zuen hango egunkarietan egoera bere gordintasunean azalduz eta, guztiaren gainetik, salatuz zerbitzu publikoa dela arriskuan dagoena.

EAEko ikus-entzunezko hedabide publikoek ere krisi ekonomikoa nagusi den garaiko aurrekontua izango dute aurten eta baita, dirudienez, ondoko urteetan ere. Bi herrialdeen arteko antzekotasunak baina, horraino heltzen direla ematen du. Kataluniaren kasuan krisiak mahai gainean jarri du zenbateraino den garrantzitsua CCMA eta proiektu horrekiko norainoko konpromisoa daukaten Terribas bezalako agintariek. Bere esanetan, zerbitzu publikoa dago zalantzan gaur egun eta talde mediatiko espainiarrek hori dela-eta egiten diote aurka hain gogor, “herriaren erakusleiho indartsuena, kohesio sozialerako eta territorialerako tresna oinarrizkoa eta gure errealitate nazionalaren adierazpidea delako...”.

Audientziari dagokionez, Kataluniako liderra den TV3k lortu duena agerian uzteko gainera, Terribasek azpimarratu du beraiek direla ikus-entzunezko industriaren bihotza eta hori egiten dutela hango legebiltzarraren aginduz eta beraien kultura eta hizkuntza sustatzeko asmoarekin. Kinka honetan, herriarekin, hizkuntzarekin eta aniztasunarekin konpromisoa izan duen zerbitzu publikoa ahultzea sekulako akatsa izango litzatekeela.

EiTBren kudeaketa ez da erraza izango krisiak irauten duen bitartean –eta sistemikoa bada, horrekin bizitzen ikasi beharko dugu, gizarte eta ekonomia eredu osoa aldatzen den bitartean– baina gero eta garbiago dago ez dela hori bakarrik zalantzan dagoena. Hemengo hedabide publikoen inguruko hausnarketa sakona eta zabala behar da. Agintean daudenen kritika egiteaz haratagokoa. Etorkizunerako zer nahi dugun, hedabideek bete behar duten paperaren ingurukoa eta hori lortzeko epe labur eta ertainera emango diren pausuak zeintzuk izan daitezkeen erabakitzeko.

EiTBren aginte postuetan daudenen iraungitze dataz haratago, hedabide publikoen gaineko eztabaida hasi beharra dago berandu baino lehen.
 


© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan