Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

Telebista-IrratiaSailak



Afrikako gosetea ikuskizun

Carlos Vazquez, Zinema Ikusezina jaialdiaren burua

"Hedabide komertzialek Afrikako gosetea reality show baten moduan erabiltzen dute. Afrikako adarra albiste da, bat-batean, lehorte eta gosete batengatik, baina gerra eta gosea izan dute han azken 25 urteotan. Film hauek errealitatea erakusteko beste modu bat dute: ez dute ikuskizuna bilatzen, baizik eta konponbidea proposatzea edo salaketa egitea".

Berria, 2011-11-13

Irrati-formulak

Asier Basurto, Soziologoa

"Euskarazko musika-irratiaren kasuan, hartzaile posibleen taldea nahiko txikia da eta horrek eragina du eskaintzan. Euskaldunei zuzendutako irrati-formula komertzial gehiago egongo balira eta elkarrekin lehian bakoitzak nortasun bat landuko balu, entzuleok aukera gehiago izanda irabaziko genuke. Baina horrelako proiektu bat ekonomikoki bideragarri egiteak oso zaila dirudi, administrazio publikoaren gerizpean ez bada. Beraz, irrati bakarrarekin talde oso zabal bat asetzeko ahalegina da Gaztea. (...) Bada alternatibarik honetan ere. Merkatuek ezarritako mugez jabeturik, aspaldidanik daude martxan Euskal Herrian bestelako irrati-proiektuak. Irrati libre eta piraten bidez, euskarazko hainbat ahots heltzen dira gure belarrietara".

Aisia.net, 2011-04-20

Auzotik begiratzea

Arg.: Joseba Olalde

Miren Azkarate, Euskaltzain osoa

"Zergatik da TV3 jaun eta jabe bere auzoan eta ETB ez, ostera, geurean? Zergatik lortzen du TV3ek ikus-entzule guztien erdiak baino ondotxo gehiagok bere informatiboak aukeratzea? Zergatik da TV3 hegemoniko informazio-kontuetan bere auzoan? Auzotik begiratzen diolako informazioari; auzotik abiatuta irekitzen dizkiolako ateak eta leihoak munduari.

Eta zergatik utzi dio ETBk azken ia bi urte hauetan bere auzoan lehen izateari? PPk eta PSOE-PSEk sinatu zuten ‘Euskal Gizartearen Zerbitzurako Aldaketa Demokratikoaren Oinarriak’ dokumentuan aurkituko dugu erantzuna".

Deia, 2011-05-10

Eredu publikoaren etorkizuna

Edurne Ormazabal, Eitb.com-eko arduraduna

"Besteak sarean badaude gu ere bai. Zergatik ez dira gure produktuak gure erabiltzaileen esku egongo? Gaur egun, Interneterako estrategiarik ez daukan komunikabideak ez dauka etorkizunik.

Orain dela urte batzuk inork ez zuen zalantzan jartzen EITBren beharra, baina orain bai. Egunero eskaintzen dugunarekin gure izana justifikatu behar dugu. Ez pentsa EITB betirako denik! (...) EITBk, RTVEk, edo BBCk ez daukate etorkizun ziurrik. Kulturari lotuta dagoen eredu publikoa hankaz gora doa, eta zer gertatuko da diru publikorik egongo ez denean?".

Argia, 2011-09-18

Txandaka

Ilaski Serrano, ETB1eko ‘Mihiluze’ saioaren aurkezlea

"Egun batean bat hasten da saioa aurkezten eta hurrengoan bestea, Kike Amonarrizek eta biok oso pentsatuta daukagu hori. Bi gizon badaude, normalean adinekoa hasten da aurrena, errespetuagatik. Halako batean konturatu ginen Kike hasten zela beti, logika horri jarraiki, errespetuagatik, nortasunagatik, izenagatik... Orduan erabaki genuen txandaka egitea, erakustea posible dela saioa neskak hastea, nahiz eta gizonezkoa zaharragoa eta jantziagoa izan".

Aizu!, 2011-01-05

Konplizitaterik ez

Alberto Surio, EITBko zuzendari nagusia

"Eredu publikoa salbatu behar dugu, egitura apalago eta eraginkorragoetara joaz. (...) Egitura publikoa birplanteatzeko, ordea, egun ikusten ez ditudan konplizitate politikoak behar dira. (...) Legegintzaldiaren hasieratik, Gobernua erasotzeko arma gisa erabili dute batzuek EITB. Kritika batzuk uler ditzaket, baina urrunegi joanez gero, etxeari eta langileei min ematen zaie. (...) Ez dut uste EITBren audientziak egunkarietako titularretan orain bezainbeste sekula azaldu direnik".

El Correo, 2011-09-10

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan