Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

Sarrera orokorra

Euskal Kulturaren Urtekaria berritua aurkituko duzu, irakurle. Aldaketak ez dio egitura nagusiari eragin, baina bai ataletako albisteak erakusteari dagokionez, Urtekarian ere nabari baita Interneteko eragina. Funtsean, albiste gutxiago ikusiko dituzu kronologietan, hobeto antolatuak eta modu ikusgarriagoan aurkeztuak. Euskal kulturaren munduan gertatutakoez dokumentazio lan sakona bildu ohi du lan mardul honek eta hala izaten jarraitzen du, baina datu gutxiago sartzea erabaki dugu, gertaera soilen bilduma askoz zabalagoa Argia.com-eko albisteetako bilatzailean erraz topa daitekeelako.

guztia irakurri

Analisiak

Xabier Gantzarain

Neurriak

Xabier Gantzarain, Arte kritikaria

Oraintxe aurretxoan, inork ez zekien zer zen arte garaikidea, baina jakiteko plantak egiten zituen mundu guztiak, orain berriz, inork ez daki zer den arte garaikidea, baina jada ez dio axola.

Aurten erraza dago urtearen errepasoa: gutxiago, kaxkarrago, zabarrago. Ez da diru falta, ez da aurrekontu murrizketa: plantak egiteari uzteko aukera ezin hobea ikusi du askok. Zertarako ibili plantak egiten, vernissage probintzianoetan xanpainarik eta pintxorik ez badago? Arte garaikidea, zertarako?

Noiz eskertuko zaio artistari bere lana? Hildakoan? Batzuei ezta orduan ere. Infernuan zimenduak jarrita zeruraino altxatutako etxe multzo ezin berriagoko kale ospelari zein izen jarri ezinda dabiltzanean akordatuko dira agintariak artistaz, eta esango dute, domaia, luzeegia da izena kale batentzat: Manu Muniategiandikoetxea.

Berrian egin zioten elkarrizketa urrian: “Bi urtetan ia desegin egin da aurreko hamar edo hamabost urteetan egindakoa. Atzerapena izugarrizkoa da. Eta hori dena gero berriro martxan jartzea ezinezkoa izango da. Ematen du artea luxu bat dela, baina artea behar bat da, eta hori desagertzen bada...”.

Esaldia ez du bukatzen, eten puntuek airean uzten dute erantzuna, ez dakigu zer etorriko den. Eten puntuan bizi gara. Bukatu da Arakisen aroa. Azken urteotan Euskal Herriko lekurik interesgarrienetakoa bilakatua zen Gasteizko Montehermoso Kulturunea ez du gehiago Xabier Arakistainek zuzenduko, Gasteizko Udalak ez dio berritu kontratua, publiko guztietara zabaltzeko nahia aipatu dute, ez dut pentsatu ere egin nahi zer esan nahi duen horrek.

Hori da dogma orain: jendeak eskatzen duena ematea. Eta jendeak ez badu ezer eskatzen? Hobeto, hagitzez. Orduan ez dago ezer eman beharrik. Bere kasa hiltzen uztea da arte zentro bat inork faltan bota ez dezan lortzeko modurik onena. Urteak eta urteak ematea ezer egin gabe, kea saltzen, birdimentsionatzen, ez ados jartzea helburuetan, ez izatea herri proiekturik. Hor dago Tabakalera, litezkeen porrot guztien erakusgarri.

Baina eta jendeak anbulatorioa eskatzen badu, edo azoka, edo garajea? Kasu egin beharko litzaioke akaso, eta serio ari naiz, batere zinismorik gabe, akaso iritsi da ordua orain arte hainbeste puztutakoa bere neurrira ekartzeko, alde batera uzteko turismo kulturalaren diruetatik biziko den herria bilakatzeko ideia zoroa, ez egoteko beti kanpora begira.

Akaso iritsi da artistei gehiago lagundu, azpiegiturak sendotu, ondarea zaindu, aparra kendu eta gure neurriko sistema bat indartzeko ordua. Neurriak hartzekoa. Baina benetan.
 

guztia irakurri

Gaurko egun batez

atzera Abendua aurrera
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

Amaia Lasa

"Despektiboki ulertu izan da beti [literatura intimioa]. Bakoitzak barruak agintzen diona egin behar luke: batzuetan bere buruaz hitz egingo du idazleak, besteetan gizarteaz gehiago... Eta kanporako edo barrurako joera hori ez da inoiz kasualitatea izaten, zerbaiten ondorio da, baina horrek ez du literaturaren kalitatearekin zerikusirik. Gizon askok ohitura handia daukate munduaz hitz egiteko, baina galdu egiten dira barne gaietan, askok beren buruengandik ihesi idazten baitute. Askori ez diete beren barruak arakatzen irakatsi, beren ahuluneekin adiskidetzen irakatsi... Eta guri sarri alderantziz gertatzen zaigu. Argi dago eman diguten heziketa sexistak denoi kalte egin digula, bai batzuk eta bai besteok gure mitoen esklabu gara. Haien morrontzan bizi gara. Kateatuta gaude gure mito propioetan”.

2.264 zenbakia, 11-02-13

guztia irakurri

Datuak

datuak

Bertsolaritza ikastetxeetan (2010-11 eta 2011-12 ikasturteetako eboluzioa)

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan