Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

Sarrera orokorra

Euskal Kulturaren Urtekaria berritua aurkituko duzu, irakurle. Aldaketak ez dio egitura nagusiari eragin, baina bai ataletako albisteak erakusteari dagokionez, Urtekarian ere nabari baita Interneteko eragina. Funtsean, albiste gutxiago ikusiko dituzu kronologietan, hobeto antolatuak eta modu ikusgarriagoan aurkeztuak. Euskal kulturaren munduan gertatutakoez dokumentazio lan sakona bildu ohi du lan mardul honek eta hala izaten jarraitzen du, baina datu gutxiago sartzea erabaki dugu, gertaera soilen bilduma askoz zabalagoa Argia.com-eko albisteetako bilatzailean erraz topa daitekeelako.

guztia irakurri

Analisiak

Literatur instituzioak eta instituzio politikoak

Iratxe Retolaza, literatur kritikaria

Instituzioen funtzioez eta jarrerez askotxo eztabaidatu da 2011. urtean zehar. Batez ere instituzio politiko eta publikoak izan dira ika-mika horien erdigune. Instituzio politikoen inguruan hautsak harrotu arren, ez dute gogoeta horiek literatur instituzioen inguruko hausnarketarik piztu, ezta gutxiago ere. Areago, badirudi instituzio politiko eta publiko horien esku utzi dela literatur instituzioak eta literatur esparrua sendotzeko ardura. Urte honetako literatur auzi gehienek gutxi asko diru publikoaren eta diru-laguntzen kudeaketa izan dituzte oinarri (EIEk salaturiko murrizketak; Sarrionandia, Euskadi Literatura Sariko dirusariaren onuradun; Etxepare Institutua eta diru-partiden kudeaketa). Apenas jarri dira zalantzan instituzio politiko horiek (azken batean, Etxepare Institutua instituzio politikoa baita), edota apenas aldarrikatu da instituzio politikoen babesik gabeko literatur instituzioen premiarik.

Diru-laguntza publikoekiko mendekotasun hori ez da salbuespen, herrialderik gehienetan kulturaren alor askoren finantzaketa instituzio publikoen ardura baita –neurri batean bederen–. Baina, bada gurean alderik. Instituzio politiko horiek ez dute kultur komunitate eta literatur komunitate osoa ordezkatzen (ez behinik behin euskarazko komunitate osoa), eta hartara, ez diote euskarazko komunitate horren premiei zertan erantzun.

Azken batean, instituzio politikoek instituzioa bera legitimatzeko erabili ohi dute kultura (eta literatura), eta salbuespen izan ohi dira kultur esparrua legitimatzeko helburuz eginiko kultur politika instituzionalak. Esaterako, Eusko Jaurlaritzak Euskadi Literatura Sarien bitartez bere irudia indartu nahi du, instituzioak bere burua legitimatzea du helburu. Bestela balitz, euskal literatura eta literatur komunitatea indartzeko helburua balu, ez al litzateke egokiagoa beste edozein erakunderi ematea saria antolatzeko diru-laguntza? Izan badira Euskal Herrian euskalgintzan diharduten hainbat eta hainbat erakunde, ziur asko, halako zereginaren ardura gustura hartuko luketenak, eta euskarazko komunitate osoa ordezkatzen dutenak (besteak beste, hor dira Euskaltzaindia edota UEU, erakundearen barruan bertan Literatura Sailak dituztenak). Baina, literatur eragileak instituzio politikoetan bere lekua egiten tematuago ikusten ditut (edo diru-laguntzak aldarrikatzen –nola ez, biziraupena ziurtatzeko bide direnean–), eta ez dago zinez literatur instituzio independente eta burujabeak eraikitzeko inolako asmo sendorik. Literatur komunitatea sendotuko bada, premiazkoa da instituzio politikoen eta laguntza publikoen mende ez dauden literatur instituzioak eraikitzea, literatur sorkuntza instituzio politikoen eta eredu ekonomikoaren zerbitzura ez egoteko.

guztia irakurri

Gaurko egun batez

atzera Urtarrila aurrera
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      

Marino Goñi

"Krisiak ondorio garrantzitsuak ekarriko ditu. Krisi hau oso gogorra da eta gazteen musikan mugimendu ikaragarria ekarriko du. Ez dakit rap, reggaeton edo zer izango den, baina ziur oso errebindikatiboa izango dela. Mugimendu indartsuak oharkabean etortzen dira, inork espero ez dituenean”.

2.286 zenbakia, 11-07-24

guztia irakurri

Datuak

datuak

Eusko Jaurlaritzak dantza ekimenetarako emandako diru-laguntzak (2011)

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan