Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

DantzaSailak



“Bakoitzak nahi duen bezala aritu behar du”

Pedro Elosegi, Gasteizko Folklore Akademiako zuzendaria

Hasieran jendeari kosta egiten zitzaion dantzatzea. Gero eta gutxiago gertatzen da hori. Lehen, trikitixa- edo aurresku-txapelketetako dantzari ia perfektuen eredua zen nagusi, eta, ondorioz, dantzan ez zekitenak beldurtu egiten ziren. Baina hori ez dugu eredutzat hartu behar; bakoitzak nahi duen bezala aritu behar du. Aihotz plazaren babespean, gehiago ausartzen gara, nonbait. Handik ez da igarotzen jende asko, nahiko ezkutuan dago... Bertan, errazagoa da gainerakoen aurrean biluztea, txoko babes horretan ez baitzaitu ia inork ikusten.

(Euskonews & Media, 10-10-06)

Gaztetasuna askatasun

Idoia Zabaleta, koreografoa

Dantza gaztea da Euskal Herrian. Baina gaztetasunak baditu gauza onak: freskotasuna, ausardia... Ni ez naiz koreografo gaztea, baina aldi berean badut gaztetik, nire belaunaldiak oro har. Ez dugu egitura egonkorrik mantentzeko ahalmenik, eta horrek gaztetasuna ematen digu. Ez da erreferente argirik egon, eta hortik datorkigu aniztasuna. Askatasuna ere bada.
(Berria, 10-06-22)

“Aragoneses”

Filipe Oihanburu, Musikari eta koreografoa

Lehenik esan nahi nuke gure (Etorki taldearen) dantzetarako bi baldintza jartzen nituela: lehenik jatortasuna; euskal dantza eta klasikoa biziki hurbil dira, baina bi estiloak ez dira nahasi behar; eta bigarrenik, antzokietan aritzen ginelako antzokietako arauak bete behar genituen, dekoratu eta baliabide teknikoei dagokienez. Beraz, gure dantzak jatortasunean oinarrituta antzokietara egokitu beharra zegoen. Euskal dantzak, plazetara ohituta, badu halako koreografia bat, antzokietan aplika ezin daitekeena. (...) Gipuzkoako dantzak Iztuetak azaltzen dizkigun arropekin eskaintzen genituen; horrek esan nahi du txapelik gabe dantzatzen ginela, bukanesekin, baizik; eta “Aragoneses” eta “piratas” esaten ziguten!

(Euskonews & Media, 10-10-11)

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan