Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

Sarrera orokorra

Zer ote da irakurleak liburuxka mardul honetako orrialdeetan topatuko duena? Euskal kultura, euskal kulturgintza, euskaraz egindako kultura, Euskal Herriko kultura, kultura besterik gabe… Euskal Kulturaren Urtekariaren egileok argi genuen orain artean, baina ezbaian jartzen ari da, eta aurrerantzean hausnarrari leku egin beharko diogu. Bai behintzat Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik ernaldutako Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratua aintzat hartzen badugu.

guztia irakurri

Analisiak

Zilborra ere badugu

Euskaldunok espainiarren konplexu bera izaten dugu askotan eta uste dugu kanpokoa hobea dela. Konturatzen hasiak gara hemen musikan ere aberastasun handia dagoela, baina gakoa hori guztia ondo kudeatzea dela. Izan ere, Euskal Herrian bataz beste astero 150 bat kontzertu egiten dira. Horrek erakusten digu hori guztia posible izateko hemen ekimen erraldoia dagoela. Musika-zaleok luzaroan kontzertuen berri zehatza izateko egunkarietako agendak begiztatzen aritu gara, baina azken urteotan hori ez zen nahikoa ezta guztiz fidagarria ere. Horren jakitun, musika kazetaritza eta eragile alorretan eskarmentua duten lagun batzuek Musikazuzenean.com interneteko plataforma sortu dute, musikaren agenda erreferentziala baino gehiago bilakatu dena.

guztia irakurri

Gaurko egun batez

Kazabon eta Azkueren lan berriak kaleratu ziren

atzera Ekaina aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    

Anari

Anari

Arg.: Dani Blanco

Arauak goitik inposatutakoak direnean, araua hausteak du prestigioa. Ikasleek euren arauak garatzea lortu behar da, gure babesarekin eta metodologia bat jarraituz... zeren eurek sortzen dutenean araua, araua jarraitzeak du prestigioa. Aldaketa prozesuak ere eragiten ditu honek: transgresoreenak diren ikasleak –funtsean bilatzen dutena prestigioa denez– pasatzen dira erasotzaileenak izatetik babesleenak izatera, beti izan behar dutelako edozertan gehiena. (...) Bi planteamendu daude ijitoekin: bata da motibatu eta behartzea etor daitezen egun ditugun eskoletara (hori ez dakit egiten); eta beste planteamendua da eskolak aldatzea etorri nahi izan dezaten (hori da egiten dakidana). Eman kalitatezko eskola, eta orduan etorriko dira.

guztia irakurri

Datuak

datuak

Euskaltegietako ikasle etorkinak Ipar Euskal Herrian

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan