Orri nagusira

Orri nagusia

 

Araba eta abertzaletasuna
Konplejua atzo, etorkizuna gaur

Iñaki Martinez de Luna

EHUko soziologia irakaslea

Duela 49 urte jaio zen Gasteizen eta urteetan enpresa desberdinetan lanean jardun ondoren, eremu akademikoan ari da gaur egun: soziologian doktorea da eta EHUko irakasle Leioako Campusean. «La Participación política en el País Vasco» liburua -tesi lana- eta artikulu ugari ditu argitaratuak. Gaur egun, batez ere hizkuntzaren soziologiaren eremuan dihardu eta bereziki Geu Gasteiz euskal elkartearen inguruan.

Alberto Ansola
Arabako Ahaldun Nagusi ohia

Soraluzen jaioa da duela 56 urte baina Gasteizen bizi da 1972az geroztik. EAJko parlamentarioa izan da Eusko Legebiltzarrean, Arabako Diputazioko Hazienda diputatua, Batzar Nagusietako prokuradorea eta 1991tik 1994ra Arabako Ahaldun Nagusia. Ingeniaritzan eta Zuzenbidean lizentziatua, Irudigintza Ingeniaritzan katedraduna da. Gaur egun, EHUko Gasteizko Ingeniaritza Fakultatean irakasle gisa ari da.

Iñaki Ruiz de Pinedo
EHko zinegotzia Gasteizko Udaletxean

Ezker abertzaleko militante historikoa da Gasteizen -bertan jaio zen 1954an-. Hiru aldiz zinegotzi izandakoa Gasteizko Udaletxean, lehenbiziko bietan HBrekin eta hirugarrean EHrekin: 1987an, 1984an eta 1999an. Soziologoa da eta artikulu ugari idatzi ditu egunkarietan zein bestelako aldizkarietan, adibidez «Jakin»en. Idatzitako txostenen artean, emakumea eta arrazakeriari dagozkionak nabarmendu litezke.

Henrike Knörr
Euskaltzaina eta EHUko irakaslea

Tarragonan jaioa 1947an, Gasteizen bizi da 7 urte zituenetik. Euskal Filologiako katedraduna da 1995az geroztik eta Gasteizko Filologia eta Geografia eta Historia Fakultatean irakasten du 1978az geroztik. 1977an izendatu zuten euskaltzain oso. Euskaltzaindian diruzain eta idazkari izan da, eta 1996az gero, euskaltzainburuordea. Artikulu eta liburu ugari idatzi ditu.

 

Xabier Letona - Izaskun Jauregi

(Larrun 30. zenbakia)
(2002-02-27. 1751.alea)



Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403