Orri nagusira

Orri nagusia

 
Gaurko hari@
Euskarri elektronikoak
Literatura
Administrazioa euskaraz

@kaixo doako posta
Postalak
Aurkibidea
Bilatzaileak

Kioskoa
Euskara
Atsotitzak

[Aurreko eztabaidak]

Antzerkigintza profesionala

 

Patxo Telleria
Autorea eta aktorea

Bilbotarra, 1960an sortua. Euskal Filologian eta Pedagogian lizentziatua da. Aktore eta autore gisa hainbat talderekin ibili da: Maskarada, Arteszena, Tentazioak... Aitor Mazo eta Lander Iglesiasekin batera Txirene taldea sortu zuen eta berak idatzitako «Torito bravo» eta «Birus» taularatu zituzten. Gidoilari gisa ibilia da telebistan: «Jaun eta jabe», «Maité», «Hertzainak»... Berak idatzitako «Kontenedore baten istorioak» antzezten eta zinemarako gidoi bat idazten dabil.

Agus Perez
Antzerki kritikaria

Bilbon jaio zen, Abandon, 1954an. Irakasle ikasketak eginak ditu eta irakaslea da lanbidez. Antzerkiaren zaletu amorratua izaki, dantza eta antzerki kritikak egiten ditu «Euskaldu- non Egunkaria»n haren sorreratik. «Hika» aldizkariko kolaboratzaile finkoa da halaber. Kolaborazio ugari egin ditu hedabide idatzietan, besteak beste, ARGIA eta «Artez»en. Bestalde, Bilbo Hiria, Txomin Barulllo eta Molotoff irratiekin kolaboratu du.

Ińake Irastorza
Aktorea

Orion sortua 1955ean, Donostia du bizileku. Irakasle ikasketak egin zituen. Orain taldearekin hasi zen antzerkian, gerora Arteszena, Gasteiz eta Vaiven taldeekin egin du lan. Hainbat ikastaro egin du J. C. Plaza, John Strasberg eta abarrekin. Besteak beste, «Dartagnan», «Divinas palabras» eta «Kakatua berdea» obretan hartu du parte. Zineman ere aritua da: «Jone, igo zerura», «Visionarios»... Telebistan hainbat telesailetan egin du lan. «Sorginen Laratza»n aktore zuzendari da.

Carlos Panera
Antzerki zuzendaria

Bilbon jaio zen 1956an eta bertan bizi da. Arte Ederretan lizentziatua da, ikus-entzunezkoetan. Kilikilariak taldean hasi zen eta 1980tik Maskarada taldean dabil. Antzerki ikastaro ugari egin du. Parisen Teatre du Soleilekin urtebete egin zuen. EHUn Leioako Antzerki Ikasgelako arduraduna da. Lekeitioko herritarrekin egindako «Gastibeltzaren Karabinak», «Ikaro»... zuzendu ditu. «A ze parea» telesaila zuzendu zuen telebistan. Zineman ere lan egin du: «Urte ilunak», «La fuga de Segovia»...

Iritziak

Lukax Dorronsoro: "Baginen, bagara eta izango"
Ander Lipus: "Ez naiz Jollibudeko aktore!"
Antton Luku: "Iparraldeko antzerkia aintzinera ari?"
Norka Chiapuso: "Antzerki programazioa"

 

Katixa Garate / Izaskun Jauregi

(Larrun 57. zenbakia)
(2002-07-28. 1864. alea)

 

 



Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403