argia.eus
INPRIMATU
Koronabirusa, Zaldibar eta ustelkeria kasuen legealdia
  • Uztailaren 12an egingo dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, horrela XII. legegintzaldiari hasiera emanez. Apirilaren 5ean egitekoak ziren, baina koronabirusaren krisia dela eta atzeratu egin ziren, alderdi guztien adostasunez. Uztailaren 12ko data hautatzearen kontra agertu ziren, aldiz, oposizioko indar nagusi diren EH Bildu eta Elkarrekin Podemos.

ARGIA @argia 2020ko uztailaren 01
Argazkia: Irekia
Argazkia: Irekia

Berez, legealdiak urriaren 25ean amaitu behar zuen, beraz, ordura arteko tartea zegoen hauteskundeak egiteko. Eta egoera berezi honetan, Eusko Legebiltzarrak har zezakeen bestelako erabaki ezohikorik ere. Hala ere, EAJk hauteskundeak egiteko premia ikusi du, osasunaren eta ekonomiaren egoera jadanik larriak etorkizunean are eta gehiago ilundu aurretik. Oraindik, gainera, ezin ziurtatu guztiz egingo direnik, gaitzaren garapenak hala eskatuko balu, bertan behera utziko zituela iragarri baitzuen Urkullu lehendakariak. Ez dirudi hala gertatuko denik, baina COVID-19aren agerraldi txikiak ikusten ari dira han-hemenka eta, beraz, ezin erabateko iragarpenik egin.

Azken 40 urteetan egindako hauteskunde berezienak izango dira seguruenik, herritarra higiene eta babes neurri berezien artean joango delako botoa ematera. Eta seguruenik, pandemiaren kudeaketa izango da herritarrek botoa emateko buruan izango duten gai nagusietakoa. Ondorengo erreportajean aztertuko dugu gaia, beste hainbat alorrekin batera. Azken legealdi honetan bero-bero egon diren hainbat alor miatu ditugu: Zaldibarko hondamendia, ustelkeria kasuak, estatutuaren erreforma edo euskararena dira horietako batzuk. Hauteskunde kanpainak iraun bitartean, halaber, egunez egun ARGIAren webgunean landuko ditugu beste hainbat gai.

Honako artikuluek osatzen dute erreportajea:

Pandemia ez zegoen inoren gidoitan

Estatutuaren erreforma izoztu zenekoa

Javi Aguillo, ADI! elkartea: "Enpresei fabore tratua eta enpresak mesedeak bueltan: hori da EAJren ekonomia zirkularra".

Mario Zubiaga, EHUko irakaslea: "EAJ oso funtzionala izan da Espainiako sistema politikoa hemen errotzeko"

Hogeita bi eta bat (Malores Etxeberria Hernaniko Udaleko euskara teknikaria - Iritzia)

EAJ urduritu zuten maskarak

Legealdia eta presoak: honez gero berandu delako (Txema Matanzas - Iritzia)