 |
KRONOLOGIA |
|
1999 |
 |
- "Gara"
egunkariak zero zenbakia aurkeztu zuen urtarrilaren 2an.
- Zabalik Correo Taldearen euskarazko astekariaren lehen
alea argitaratu zen azaroan.
- Argia aldizkariak bere bertsio
elektronikoa jarri zuen Interneten.
- Eibar.org elkarteak Aurki Interneteko euskara hutsezko
lehen bilatzailea jarri zuen martxan.
- Euskara ikastearren, lau magistratu liberatu ziren estreinakoz.
- Espainiako Barne Ministerioak martxan jarritako drogen
aurkako kanpainako leloaren itzulpen txarrak polemika
sortu zuen. "A tope sin drogas" gaztelaniazko
leloa "Atsedenik ez drogarik gabe" itzuli zuten
Gobernuko ordezkariek.
- Euskal Kulturaren Batzarrea (EKB) desegitea erabaki
zuen elkarteko Batzorde Iraunkorrak. |
|
|
|
1998 |
 |
-
Lizarra-Garazi akordioa sinatu zen. ETAk su-etena egin
zuen.
- Baltasar Garzon epaileak "Egin" egunkaria
eta Egin irratia itxi zituen uztailean.
- Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) euskara
epaileen lehiaketa guztietan meritutzat hartzen duen araudia
onartu zuen.
- Euskaltegiak kriminalizatzeko kanpaina bati ekin zion
Madrilgo ABC egunkariak, IKAko euskaltegi bateko ariketa
bat aitzakiatzat hartuta.
- Denon Eskola federazioa sortu zen Araban. |
|
|
|
1997 |
 |
-
Euskarak Euskal Herriko Justizia Administrazioetan pairatzen
duen egoera larria normaltzeko asmoz, Abokatu Euskaldunen
Sindikatua osatu zen azaroaren 26an.
- Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua sortu zen abenduaren
6an Durangon.
- D ereduaren alde lan egiteko Sortzen izeneko guraso-elkartea
jaio zen Iruñean.
- Joxemi Zumalabe Fundazioa sortu zen.
- Reina Sofia Museoak Picassoren "Guernica"
Guggenheim Museora ekartzeari ezezkoa eman zion. Obraren
egoera hauskorra jarri zuen arrazoitzat. |
|
|
|
1996 |
 |
- Nafarroako
Gobernuak Euskara Batzordea sortu zuen martxoan.
- Anuntxi Aranak euskarazko tesia aurkeztu zuen, Baionako
Fakultateko lehena.
- Euskal Herriko Farmazilari Euskaldunen Elkartea sortu
zen.
- Partaide kooperatibak irakaskuntza publikotik at zeuden
49 ikastola bildu zituen
- Euskalgintza Elkarlanean fundazioa sortu zen.
- Mondragon Eskola Politeknikoak, Oñatiko Enpresa
Eskola Teknikoak eta Eskoriatzako Irakasle Eskolak Mondragon
Unibertsitatea sortu zuten.
- "El periodico de Alava" egunkariak lehen zenbakia
plazaratu zuen abenduan.
- OTB Oarso Telebista eta Canal Gasteiz telebistak sortu
ziren.
- Entzun! euskara hutsezko musika aldizkaria sortu zen.
- Euskal Antzerki Talde Amateurren Elkartea aurkeztu zuten
Diman
- Bilboko Guggenheim Fundazioak Picassoren "Guernica"
Bilbora ekartzea eskatu zion Reina Sofia zentroari. |
|
|
|
1995 |
 |
- ETAk Gregorio
Ordoñez PPko parlamentario eta Donostiako zinegotzia
hil zuen.
- Bestalde, Zenbat Gara kultur elkarteak euskarazko lehen
kafe antzokia zabaldu zuen Bilbon.
- Frantziako gobernuak Euskaltzaindiaren ofizialtasuna
onetsi zuen otsailean.
- Maila ez unibertsitarioan ari diren irakasleentzat,
Hik Hasi aldizkaria sortu zen.
- Euskarazko entziklopedia orokorren urtea izan zen 1995.
Urtarrilean "Lur Hiztegi Entziklopedikoa" aurkeztu
zuten egileek. Klaudio Harluxet Fundazioaren "Euskal
Hiztegi entziklopedikoa" abenduan heldu zen, Egunkaria-ren
eskutik eta atalka.
- Paperzaleak elkarteak Ostiela! aldizkaria plazaratu
zuen. (argazkia)
- Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionala sortu
zuen. |
|
|
|
1994 |
 |
-
Xuxen deituriko euskarazko lehen zuzentzaile ortografikoa
aurkeztu zuten Donostian.
- Juan Mari Mendizabal AEK-ko ordezkariak eta Joseba Arregi
Kultura Sailburuak AEK eta HABEren arteko akordio historikoa
sinatu zuten Bilbon.
- Azaroan, hizkuntz eskakizuna lortu ez zutela eta, Araba,
Bizkaia eta Gipuzkoako administrazioko 646 funtzionariok
lanpostua galdu eta euren lekualdatzea iragarri zen istilu
artean.
- Pausoka ekoiztetxea eta ETB "Goenkale" telesaila
filmatzen hasi ziren ekainean.
- Bilintx liburu-dendak Euskal Herriko lehen megadenda
zabaldu zuen Donostian.
- Zenbat Gara kultur elkarteak euskarazko lehen kafe-antzokia
jarri zuen Bizkaiko hiriburuan. |
|
|
|
1993 |
 |
- Nekane San
Miguel Tolosako epaitegiko epaile titularrak, euskarazko
lehen bi sententziak erredaktatu zituen 1993ko otsailean.
- Euskara bultzatzeko hainbat elkarte sortu ziren, besteak
beste: Ttiki-Ttaka, Arabako Errioxan; Dobera, Hernanin;
Ai Geala, Beasainen.
- Eusko Legebiltzarrak Euskal Eskola Publikoaren Legea
onartu zuen ("Ikastolen
aukera galdua" Joxerra Gartziak 1993ko maiatzaren
16an Argian kaleratutako artikulua).
- Nafarroako Parlamentuak baietza eman zion Nafarroan
ETB ikusteari.
- Donostian Irutxulo aldizkaria sortu zen.
- Joxe Migel Iztueta "Lazkao
Txiki" bertsolaria eta Joxemi
Zumalabe kultur eragilea hil ziren. |
|
|
|
1992 |
 |
- Iruñeko
kaleen izenak euskaraz ere agertzeko erabakia hartu zuten
Udalak eta Nafarroako Gobernuak.
- Bizkaiko Aulesti herrian Udalerri Euskaldunen Lehen
Eguna ospatu zuten.
- Emakumeen lehen maskaradak egin ziren Eskiulan eta Altzürükün.
- Emak Bakia Baita literatur taldea aurkeztu zuten abenduan
Etxalarren. Gasteizen, berriz, Haritza literatur aldizkaria
sortu zen.
- Euskal Kultur Erakundeak Xirrista haurrentzako aldizkaria
plazaratu zuen.
- Gasteizen Geu Gasteiz hilabetekaria sortu zen.
- Jorge Oteizak Nafarroari eman zizkion bere artelan guztiak. |
|
|
|
1991 |
 |
-
Alfonso Irigoien, Federiko Krutwig eta Jose Antonio Arana
Martija euskaltzain osoek eta Bizkaiko beste zenbaitek
"Euskara batuaren aspaldiko egoeraz" gutuna
igorri zioten Euskaltzaindiari, Erakundeak batuaren garapenean
hartutako bidea kritikatu eta «lehenagoko bide demokratikoagoa»
eskatzeko.
- Ikastolen Elkartearen "Ikastola" eta "Galtzaundi"
Tolosaldeko herri aldizkaria sortu ziren.
- Delirium Tremens taldeak agur esan zuen betiko.
- Bertsozale Kultur Elkarteak" Bertsolari" aldizkariaren
lehen zenbakia plazaratu zuen maiatzean.
- Joxemiel
Barandiaran antropologoa hil zen.
|
|
|
|
1990 |
 |
- Euskaldunon
Egunkariak lehen zenbakia plazaratu zuen abenduaren 6an.
- AEKtik kaleratutako nafarrek Ikas eta Ari koordinakundea
sortu zuten.
- Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Idazkaritzak
hizkuntz profilak jarri zituen indarrean.
- EITBk Euskadi Gaztea irratia sortu zuen eta Bilboko
Herri Irratiko talde batek Bizkaia Irratia.
- Euskal Kazetarien Elkartea eta Euskal Kultur Erakundea
sortu ziren. |
|
|
|
1989 |
 |
- Josu Muguruza
HBko parlamentaria hil zuten Madrilen eta Iñaki
Esnaola balaz zauritu.
- Egin Irratia emititzen hasi zen maiatzean.
- Mikel Garmendiak, Kontxu Odriozolak, Joxe Ramon Soroizek
eta Elena Iruretak "Ama begira zazu" komedia
taularatu zuten Zestoan.
- Eusko Jaurlaritzak "Bidegileak" euskaltzaleen
historia bilduma plazaratzeari ekin zion.
- Txalaparta argitaletxea sortu zen Tafallan. |
|
|
|
1988 |
 |
- Udalerri
Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) sortu zen.
- AEDren ekimenez, Arrasate Press astekaria sortu zen.
- Argiak "Euskal prentsaren eguna" bilakatu
zuen bere ohizko Argia Eguna. Beste ekitaldi batzuen artean,
lehendabiziko aldiz euskal hedabideen inguruko Argia Sariak
banatu zituen.
- Euskal Aktoreen Batasuna sortu zuten 60 bat antzezlek.
- Iruñeko Udal Dantzari taldea desegin zuten ikurrinaren
defentsan ari izanagatik.
- Bi talde esanguratsuk, Itoizek eta Kortatuk, zuzeneko
diskoa grabatuz agur esan zuten. |
|
|
|
1987 |
 |
-
La Gaceta del Norte egunkariak bere azken zenbakia plazaratu
zuen irailaren 29an.
- Ikas-Bi Batasuna sortu zen, Iparraldeko Eskola Publikoaren
elebitasunaren bultzatzaile gisa.
- Nafarroako Unibertsitate Publikoa sortzeko legea onartu
zuten apirilean.
- UZEIk Euskalterm izeneko euskal terminologi bankua sortu
zuen.
- Arteleku Euskadiko lehen arte-lantegia inauguratu zen
Martutenen.
- Manuel
Lekuona, Jose
Estornes Lasa eta Koldo
Mitxelena hizkuntzalaria hil ziren. |
|
|
|
1986 |
 |
-
EAJ zatitu eta alderdia utzi zutenek Eusko Alkartasuna
eratu zuten. Ipar Euskal Herrian, berriz, Euskal Batasuna
alderdi politiko abertzalea sortu zen.
- SIADEKOk Iruñeko Udalaren enkarguz egindako inkestaren
datuak azaldu zituen. Ikerketaren arabera, biztanlegoaren
%13k zekien euskaraz eta %60k ez zuen euskararekiko jarrera
onik. Udalak sentsibilizazio kanpaina bati heldu zion
eta oniritzia eman zion ikastolaren erabateko legeztapenari.
- Hemen eta Eguna, egunkari formatuko astekariak plazaratu
ziren, lehena Eginen eskutik eta bigarrena Deiaren eskutik.
- AEKren ekimenez, Ele hizkuntzari eta euskararen didaktikari
buruzko aldizkaria sortu zen. |
|
|
|
1985 |
 |
- Mikel Zabalza
hil zuen poliziak.
- Joseba Sarrionandiak eta Iñaki Pikabeak ihes
egin zuten Martuteneko espetxetik, uztailaren 7an, Imanol
abeslariaren taldeko musika bafleen barnean ezkutatuta.
- Larrun, Literatur Gazeta eta Ttipi-Ttapa aldizkariak
sortu ziren. Elhuyar Zientzia eta Teknika eraberrituta
plazaratu zen.
- Poliziak Gasteizko Hala Bedi irratia itxi zuen.
- Euskara hutsez errodatu eta estreinatutako lehenengo
filmak egin ziren: Anjel Lertxundiren "Hamaseigarrenean
aidanez", Arantxa Urretabizkaiaren "Zergatik,
Panpox?" eta Ramon Saizarbitoriaren "Ehun metro".
- "Euskal Gramatika"-ren lehen liburukia aurkeztu
zuen Euskaltzaindiak. |
|
|
|
1984 |
 |
-
Santi Brouard HBko Mahai Nazionaleko kide eta HASIko burua
hil zuen GALek.
- Maiatzaren 13an Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen
aldeko jaialdia antolatu zen estreinakoz.
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak IRALE (Irakaslegoaren
Alfabetatze Euskalduntzea) programa aurkeztu zuen.
- EITBk Radio Euskadi sortu zuen Bilbon.
- Nafarroako Bertsolarien Elkartea sortu zen. |
|
|
|
1983 |
 |
-HABESEA
edo Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeko Erakundea
Sortarazteko eta Euskaltegiak Araupetzeko legea ezarri
zuten EAEn.
- Arrasate Euskaldundu Dezagun (AED) elkartea sortu zen.
- EKB (Euskal Kulturaren Batzarra) eratu zen Bergaran.
- EHUk Euskararako Batzordea eratu zuen.
- Eusko Jaurlaritzak Euskadi Irratia zabaldu zuen urtarrilean.
- Berrogeita zazpi urteko etenaldiaren ondoren Eusko Ikaskuntzak
RIEV aldizkaria plazaratzeari ekin zion berriro.
- Aizu! Bilboko aldizkari didaktikoa AEKren argitalpen
bilakatu zen. |
|
|
|
1982 |
 |
-
Nafarroako Gobernua sortu zen.
- Eusko Jaurlaritzak Euskararen Aholku Batzordea sortu
zuen, euskararen normalizazio-politika finkatzeko. Joseba
Arregi izendatu zuten batzordeko buru.
- EITB erakunde publikoa legeztatu zen maiatzaren 20an
eta euskarazko irrati nahiz telebistaren lehen saioak
emititu ziren.
- Maiatz literatur aldizkariaren lehen zenbakia plazaratu
zen martxoan.
- Azaroaren 28an Lehen Argia Eguna antolatu zuen Argia
astekariak.
- Anaitasuna aldizkariak plazaratzeari utzi zion. |
|
|
|
1981 |
 |
-
Estatu-kolpea Espainian otsailaren 23an. Guardia zibilek
Kongresua okupatu zuten.
- "Nafarroa Oinez" ikastolen festaren lehen
edizioa, Altsasun.
- Eusko Jaurlaritzaren ekimenez, HABE erakundea sortu
zen.
- Irulegi Irratia eta Gure Irratia sortu zituzten.
- Imanol Uribek "Segoviako ihesa" 1976an 29
preso politikoren gertakarian oinarrituriko filma egin
zuen. |
|
|
|
1980 |
 |
-
Gernikako estatutua onartu ondoren, Eusko Legebiltzarra
sortu zen. Erbesteko Eusko Jaurlaritza desegin eta berria
eratu zen apirilaren 24an. Karlos Garaikoetxea izan zen
aurreneko lehendakaria.
- Ramon Labaien Eusko Jaurlaritzako Kultur kontseilari
izendatu zuten. Bere ekimenez sortu ziren ETB, Euskadi
Irratia, HABE eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.
- Martin Zabaleta, Pasang Temba sherpa lagun zuela, Everesteko
tontorrera heldu zen. Munduaren gailurrean ikurrina paratu
zuten.
- Kaputxinoen jabetzakoa zen Zeruko Argia aldizkaria kooperatiba
batek eskuratu eta Argia bilakatu zen.
- EHU Euskal Autonomi Erkidegoko unibertsitate publikoa
sortu zen. Gregorio Monreal izan zen lehen errektorea.
- Euskaltzaindiak Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) titulu
akademikoa sortu zuen.
- "Araba Euskaraz" ikastolen jaialdia antolatu
zen estreinakoz.
- "El proceso de Burgos" filma aurkeztu zuten
urtarrilaren 11n. Donostian bakarrik 35.000 lagun inguruk
ikusi omen zuten. |
|
|
|
1979 |
 |
-
Gladys del Estal hil zuen poliziak, Lemoiz geldiarazteko
martxa erasotu zuenean Tuteran.
- Gernikako Autonomi Estatutua onartu zen Araba, Bizkaia
eta Gipuzkoako lurraldeentzat eta
Euskal Autonomi Erkidegoa sortu zen.
- Auñamendi argitaletxeak "Enciclopedia General
Ilustrada del País Vasco" entziklopediaren
lehen liburukia plazaratu zuen.
- Saski-Naski aldizkaria sortu zen. |
|
|
|
1978 |
 |
-
BVEk Jose Migel Beñaran Argala ETAko buruzagia
hil zuen Angelun.
- Hego Euskal Herriak ezezkoa eman zion Espainiako Konstituzioari.
- ESB, ANV, HASI eta LAIA-BAI alderdiek HBko Mahaia sortu
zuten Altsasun.
- Euskaltzaindiak "Bai Euskarari" kanpaina erraldoia
antolatu zuen euskararen aldeko kontzientzia piztu eta
dirua biltzeko.
- Euskadi-Press berri agentzia sortu zen.
- Euskaltzaindiak "El libro blanco del euskera"
plazaratu zuen eta handik hilabete batzuetara "Euskararen
liburu zuria".
- "Ikastolen Ibilaldia 78" antolatu zen Uribe-Kostan.
Bizkaiko Ikastolen aldeko ekitaldiaren lehen edizioa zen.
- Euskadiko Filmategia sortu zen Donostian.
- Euskal Herrian Euskaraz elkartea sortu zen.
- Jimu Iturralde, Jon Juaristi, Ruper Ordorika, Bernardo
Atxaga, Manu Erzilla eta Joseba Sarrionandiak Pott literatur
aldizkaria sortu zuten. |
|
|
|
1977 |
 |
- Ikurrina legeztatu
zen Hego Euskal Herrian.
- Espainiako Gerra Zibilaren osteko lehen Aberri Eguna
Hego Euskal Herrian.
- Francoren diktaduraren osteko lehen hauteskundeak Espainian,
ekainaren 15ean. Alderdi abertzaleen artean, Euskadiko
Ezkerra koalizioak eta EAJk esku hartu zuten Espainiako
Parlamenturako bozketan.
- Espainiako Gobernuak Amnistia dekretatu zuen preso politikoentzat.
- Bizkaiko Ikastolen Elkartea sortu zen.
- Labayru Ikastegia sortu zen Bilboko Elizbarrutiaren
babesean.
- Profesional talde batek UZEI (Unibertsitate Zerbitzuetarako
Euskal Ikastetxea) elkartea sortu zuen.
- Josu Erguinek Kaliforniatik ekarritako ereduari jarraituz,
Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak Kilometroak jaia sortu
zuen. Lehen edizioak Beasain eta Lazkao arteko ibilbidea
egin zuen.
- Lehen Euskal Zinema Topaketa antolatu zuten Zestoan.
Topaketaren baldintzarik ezinbestekoena: filmak euskarazkoak
izatea.
- Txillidaren "Haizearen orrazia" burdinazko
eskultura Donostiako Igeldo mendiaren magalean ezarri
zuten.
- Deia eta Egin egunkariak plazaratu ziren.
- Ipurbeltz komiki aldizkaria sortu zen.
- Euskal Herriko Txistularien Elkartea sortu zen. |
|
|
|
1976 |
 |
- Maiatzaren 9an tiroka eraso zituzten karlistak Jurramendin.
Bi lagun hil zituzten eta hiru balaz zauritu.
- Poliziak gogor jo zuen langileen kontra Gasteizen.
Bost lagun hil eta ehundaka zauritu zituen.
- Apirilaren 5ean 29 preso politikok Segoviako presondegitik
ihes egin zuten.
- Punto y Hora de Euskal Herria aldizkari elebiduna
sortu zen Iruñean. Mirentxu Purroy izan zen lehen
zuzendaria.
- Euskaltzaindia Espainiako erregearen babesean Euskararen
Erret Akademia bihurtu zen.
- Eusko Bibliographiaren lehen liburukia plazaratu zuen
Auñamendi argitaletxeak.
- Erein argitaletxea sortu zuten Donostian.
- Leopoldo Zugazak Gaiak zientzia eta kulturaren inguruko
aldizkari elebiduna sortu zuen.
|
|
|
|
1975 |
 |
- Anjel Otaegi
eta Juan Paredes Manot "Txiki" etakideen eta
Espainiako FRAP talde armatuko hiru kideren heriotza-zigorra
bete zuen: gerra-kontseilua egin ondoren fusilatu egin
zituzten irailaren 27an.
- Francisco Franco Espainiako diktadorea hil zen.
- Euskal Irakasle Titulua lortzeko azterketak egin ziren
hainbat hiritan.
- Koldo Izagirrek eta Bernardo Atxagak Panpina Ustela
literatur aldizkaria sortu zuten.
- Labayru Ikastegiak Etniker aldizkaria sortu zuen.
- Seaskak Ikastolak izeneko aldizkaria plazaratu zuen.
- RTVE "Euskalerria" izeneko euskarazko ordu
erdiko saioa emititzen hasi zen. (RTVE
"Euskalerria", Amatiño, Zeruko Argia,
1975). |
|
|
|
1974 |
 |
- LAB sindikatua
sortu zen.
- ETA bitan zatitu zen: ETA militarra eta ETA politiko-militarra.
- Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkaria plazaratu zen.
- Euskal Konpositoreen Eresbil artxiboa sortu zuen Jose
Luis Ansorenak.
- Arabako Ikastolen Elkartea sortu zen zerbitzu-kooperatiba
gisa.
- Joxan Artzek eta Mikel Laboak "Ikimilikiliklik"
ikustaldia ondu zuten.
- Hitz aldizkaria sortu zen Ipar Euskal Herrirako.
- Metalezko bi txarteltxo jarri ziren salgai komertzioetan
eta tabernetan jartzeko. Batek "Euskaraz egiten da"
zioen eta besteak, "Cerrado/hertsirik" alde
batean "abierto/zabalik" bestean. |
|
|
|
1973 |
 |
- Poliziak Eustakio
Mendizabal Txikia ETAko buruzagia hil zuen apirilean.
- Espainiako Gobernuko presidente zen Carrero Blanco almirantea
hil zuen ETAk.
- Espainiako Informazio eta Turismo Ministerioak 25.000
pezetako diru-zigorra ezarri zion Zeruko Argiari "Euskal
unibertsitate eta eliza independenteak defendatu eta aldarrikatzeagatik".
- Zabal iritzi-aldizkaria sortu zen Baionan. Beñat
Oihartzabal, Jokin Apalategi, Paulo Iztueta eta Gexan
Alfaro izan ziren, besteak beste, bultzatzaileak.
- Natxo de Felipek Oskorri taldea sortu zuen.
- Udako Euskal Unibertsitatea erakundea sortu zen.
- Arabako Diputazioak Euskararen Zerbitzua sortzea erabaki
zuen. |
|
|
|
1972 |
 |
- Iparretarrak
erakundea sortu zen.
- Bernardo Atxagak bere lehen lana ,"Borobila eta
Puntua" antzezlana, kaleratu zuen, Euskal Literatura
1972 antologian.
- Donostiako Injinerutza-Eskolako ikasle talde batek Elhuyar
Kultur Elkartea sortu zuen.
- Elkar argitaletxea sortu zen Baionan.
- Ez Dok Amairu taldea desegin egin zen.
- Jon Mirande idazlea hil zen. |
|
|
|
1971 |
 |
- Telesforo Monzon
eta Txillardegi Ipar Euskal Herritik kanporatu egin zituzten
Aberri Egunean gertatutako istiluen ondorioz.
- Radio San Sebastián irratian eta Iñaki
Gabilondoren zuzendaritzapean ostiralero gaueko hamaiketan
berrogei minutuko euskarazko saioa emititzen hasi ziren.
- Jose Artetxe idazle eta kazetaria hil zen.
|
|
|
|
1970 |
 |
- Burgoseko Epaiketa
hasi zen. Meliton Manzanas hil eta beste hainbat ekintzekin
zerikusia izatearen akusaziopean, Arantxa Arruti, Jose
Maria Dorronsoro, Jabier Izko de la Iglesia, Gregorio
Lopez, Xabier Larena, Itziar Aizpurua, Jokin Gorostidi,
Jose Antonio Karrera, Josu Abrisketa, Bittor Arana, Mario
Onaindia, Jone Dorronsoro, Jon Etxabe, Enrike Gesalaga,
Eduardo Uriarte eta Julen Kaltzada epaitu egin zituzten
gerra-kontseiluan.
- Ikastolen Federakundea sortu zen. 51 zentro eta 7.500
ikasletik gora zituen orduan.
- Ia hamarkada beteko debekuaren ostean karmeldarrek Karmel
argitaratzeari ekin zioten.
- Fragaren ministerioak Jakin aldizkaria debekatu zuen.
Aldizkari izateari utzi eta liburugintzari heldu zion
Jakin-eko taldeak. |
|
|
|
1969 |
 |
- Arantzazuko basilikako lanak bukatu ziren.
- Rikardo Arregi, Gabriel Aresti, Ibon Sarasola, Ramon
Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia, Xabier Kintana eta
beste hainbatek osaturiko taldeak Lur argitaletxea sortu
zuen.
- Anaitasuna aldizkari bizkaitarrak, diru arazoak zirela
eta, kaleratzeari utzi zion.
- Mikel Laboak "Haika mutil" diskoa plazaratu
zuen.
- Rikardo
Arregi idazle, kazetari eta kultur eragilea hil zen,
auto-istripuz. |
|
|
|
1968 |
 |
- Guardia Zibilak Txabi Etxebarrieta
etakidea hil zuen tiroka ekainaren 7an Tolosako Bentaundin.
Bi hilabeteren buruan Melitón Menzanas polizi inspektorea
eta torturatzaile ezaguna hil zuen ETAk- Euskaltzaindiaren
babesean eta Rikardo Arregiren gidaritzapean, 1965. urteaz
geroztik helduak euskaldundu eta alfabetatzeko sortutako
euskal eskola eta gau-eskolak erakunde gisa antolatzen
hasi ziren. Koordinatze hartatik sortu zen AEK.
- Gerediaga Elkarteak antolatuta, Euskal Idazleen Jardunaldiak
antolatu ziren Ermuan. Besteak beste, Euskal Idazleen
Elkartea sortzea erabaki zen bertan.
- Auñamendi argitaletxeak "Enciclopedia General
Ilustrada del País Vasco" obraren lehen liburukia
plazaratu zuen.
- Nestor Basterretxeak eta Fernando Larrukertek "Ama
Lur" film dokumentala estreinatu zuten. |
|
|
|
1967 |
 |
- Francisco Escuderok "Zigor"
opera estreinatu zuen.
- Ez Dok Amairuk sekulako arrakasta lortu zuen Bartzelonan.
2.500 lagun bildu ziren Palau de la Musica-n Benito Lertxundi,
Lurdes Iriondo, Mikel Laboa eta Francesc Pi de la Serrak
eskainitako kantaldian
- Donostiako Udalak kale-izenak euskaraz eta gaztelaniaz
jartzea erabaki zuen. |
|
|
|
1966 |
 |
- Diario de Navarra-k, itxura aldatzearekin
batera, euskarazko orrialde bat erantsi zion bere egunkariari.
Bestalde, Nafarroako Diputazioak Principe de Viana-ren
euskarazko bertsioa plazaratu zuen.
- Euskaltzaindia euskal hiztegiaren gainean lan egiten
hasi zen ekainaren 5ean. Villasante, Lafitte eta Zatarain
"A" letrarekin lanean hasiak ziren jada.
- Ikastola sortu zen Gasteizen. |
|
|
|
1965 |
 |
- Bilboko Herri Irratia, Xabier Peñaren
gramatika-liburuari jarraiki, euskara ikasteko saioa emititzen
hasi zen.
- Juan Antonio Urbeltzen ekimenez, Argia euskal dantza-taldea
sortu zen.
- Mikel Laboak bere lehen disko txikia plazaratu zuen.
"O Pello Pello", "Aurtxo txikia",
"Bereterretxe" eta "Amonatxo" abesti
herrikoiak bildu zituen bertan.
- Gerediaga Kultur Elkarteak Durangoko Lehen Euskal Liburu
eta Diskoaren Azoka antolatu zuen.
- Banco de Bilbao-ko Markinako sukurtsalak diruzain lanposturako
deialdia luzatu zuen. Iragarkiak zioenez, lanpostu horretarako
euskaraz jakitea ezinbestekotzat jotzen zuten. |
|
|
|
1964 |
 |
- Frankistek Segura, Arrate eta Tolosa
Herri Irratiak itxi zituzten. Informazio eta Turismo Ministerioak
Loiolakoari bakarrik utzi zion emititzen.
- Frantziskotarren Anaitasuna aldizkaria autonomo egin
zen eta hilean behin argitaratzen hasi zen.
- Ana Maria Marin zinegotziaren ekimenez, Baztandarren
Biltzarra jaia ospatu zen estreinakoz Elizondon. |
|
|
|
|
|
1962 |
 |
- Maiatzean bere lehen biltzarra antolatu
zuen ETAk. «Nazio-Askape-nerako Euskal Mugimendu
Iraultzaile» gisa definitu zuen bere burua
- Espainiako Eliza Katolikoak Donostiako Herri Irratia
sortu zuen.
- Bitoriano Gandiagak bere lehen poema lirikoak Elorri
liburuan bildu zituen.
- Jon Mirandek eta Txomin Peillenek Igela - Euskaldun
heterodoxoen errebista sortu zuten Parisen. |
|
|
|
1961 |
 |
- ETAko zazpi kideren kontrako
lehen gerra-kontseilua.
- Bernardo eta Mariano Estornes Lasa anaiek Auñamendi
argitaletxea sortu zuten Donostian eta Antonio Zabalak
Auspoa argitaletxea, Tolosan.
- Koldo Mitxelenak bere tesian oinarrituriko "Fonética
Histórica Vasca" obra argitaratu zuen.
- Espainiako Eliza Katolikoak Loiola Herri Irratia sortu
zuen. |
|
|
|
1960 |
 |
- Espainiako Informazio eta
Turismo Ministerioak debekatu egin zuen Zeruko Argia
- Baionako ikasle-talde batek Enbata aldizkaria sortu
zuen.
- Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzako lehendakaria
hil zen. Jesus Maria Leizaola izendatu zen haren ordezko.
|
|
|