Oinarriak
1.
Sariketa honetara 30 urtez azpiko pertsona orok aurkeztu ahal izango
du.
2.
Aurkeztuko diren lanak erreportajeak izango dira, barne har ditzaketelarik
elkarrizketak, aipamenak, dokumentuak edo interesgarritzat jotzen den
edozein material. Erreportajeak argitaragabeak izango dira.
3.
Gaia librea izango da. Egile bakoitzak nahi adina lan aurkez ditzake.
Egile bakoitzak ordea, ezingo du sari bat baino gehiago irabazi.
4.
Hiru kategoria izango dira:
 a)
Erreportaje laburra: 4.000 - 6.000 karakter.
 b)
Erreportaje luzea: 10.000 - 15.000 karakter
 c)
Interneterako erreportajea: 3.000 - 5.000 karakter.
5.
Erreportaje bera, kategoria desberdinetara moldatuta aurkeztu ahal izango
da, baina erreportaje bakoitzak sari bakarra irabazi ahal izango du.
6.
Erreportajeak disketean, CD-an edo Internetez entregatu beharko dira.
Lana izengoitiz sinatuko da eta datuak aparteko gutunazalean edo artxiboan
bidaliko dira. Parte hartzaile guztiek izen-abizenak, adina, helbidea,
e-posta eta telefono zenbakia jarriko dituzte. Lanak urriaren 28a baino
lehen entregatuko dira, honako helbide hauetako batean:
ARGIA astekaria (« 2000 ARGIA
» Erreportaje Lehiaketa)
Industrialdea 15, 142. P.K.
20160 LASARTE-ORIA
promozio@argia.eus
7.
Lanak epaitzerakoan, testuei emango zaie garrantzirik handiena eta era
honetako aldagaiak hartuko dira kontuan: gaiaren erakargarritasuna,
emandako informazioaren deigarritasuna eta ulergarritasuna, edukien
ekarpena, originaltasuna, idazkera... Nolanahi ere, testuekin batera
elkar daitezkeen irudi, argazki, infograma edo bestelako elementuak
ere baloratuko dira.
Interneteko erreportajearen kasuan, aipaturiko aldagai
horiei erantsi behar zaie, Internetek eskaintzen dituen adierazpenerako
aukerak baliatzea: edukien antolaketa sarean pentsatuz, esteken egokitasuna,
hipertestuaren erabilera, sareko baliabide eta informazioaren aprobetxamendu
egokia...
8.
Epai-mahaia kazetaritzan ezagunak diren pertsonek eta Argia eta Sareko
Argiako zuzendariek osatuko dute.
9.
Sariak hutsik gera daitezke eta epaia ezin izango da errekurritu. Saririk
jaso ez eta argitaratuko ez diren lanak ezabatu egingo dira eta ez dira
erabiliko.
10.
Lanen jabetza egilearena izango da. Komunikazio Biziagoak bere gain
hartzen du lanak urtebeteko epean argitaratzeko eskubidea. Lanek saririk
jaso ez eta argitaratzen diren kasuetan, argitalpena ordaindu egingo
da, ARGIAn ohikoak diren irizpideen arabera.
Sariak
honako hauek izango dira:
 Erreportaje
luzea: 600 euro eta Argiaren urtebeteko harpidetza.
 Erreportaje
laburra: 400 euro eta Argiaren urtebeteko harpidetza
 Interneteko
erreportajea: 400 euro eta Argiaren urtebeteko harpidetza
 2
akzesit : 200 euro eta Argiaren urtebeteko harpidetza
11.
Sariketaren emaitzen berri abenduaren 4ko alean emango da.
12.
Sariketa honetan esku hartzen duten guztiek oinarri hauek onartuko dituzte,
Komunikazio Biziagoak eskubidea duelarik oinarri hauek aldatzeko, horretarako
arrazoirik edo komenigarritasunik ikusiz gero.
|