« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Azkenak

Poesia ere garratza izan daiteke

2010-09-17 20:15:25 | Mikel Garcia

Poesia ere garratza izan daiteke

Bizimodu eder, lasai, zoriontsu eta inuzentea darama Mija andereak. Arazo bat du, baina: poesia egin nahi du, eta ezin olerkirik idatzi. Agian, horixe da arazoa: koloretsuegia iruditzen zaio egunerokoa, baikorregia, errazegia. Errealitateak bortizki astinduko duen arte.

 

(Guztia irakurri)

  • Erantzunak (2)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Zehatzago izan ezean, nekez iraultzarik

2010-09-17 18:23:32 | Gorka Bereziartua

Zehatzago izan ezean, nekez iraultzarik

Egin beharreko aurreneko galdera da: Mexikori buruz bakarrik ari ote da Felipe Cazals Chicogranden? Besteren herrian muturrak sartuta dabilen soldaduari sortzen zaizkion kontraesanak islatzen ditu hoberen Sail Ofiziala zabaldu duen filmak; herren egiten du, ordea, alor nagusietan.

 

(Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Zinema mexikarrak ere iraultza beharko luke

2010-09-17 15:42:00 | Gorka Bereziartua

Zinema mexikarrak ere iraultza beharko luke

Mexikoren historia eta hango zinemaren egoera: horiek Felipe Cazals zuzendariak Chicogrande filma estreinatu osteko prentsaurrekoan gehien erabili dituen gaiak. Sail Ofiziala zabaldu duen filma XX. mende hasieran dago girotua, Pancho Villaren iraultza garaian.

 

(Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Zer da Extra! Extra! atal hau?

2010-09-15 17:07:38 |

Zuzendariek, aktoreek eta Zinemaldian zeresana duen orok, prentsaurreko, pasilo edo tankerako gezurmendietan esandakoak topatuko dituzu hemen.

Labur, zuzen eta artez.

 

(Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Simplemente

2010-09-10 00:00:00 | Gorka Bereziartua

Simplemente

Saioa, Iñigo, Ana, Dani, Urtzi, Alberto, Zaloa, Haritz, Joannes eta Mikel: Despertar los Sentidos dantza taldeko kideak. Oriñongo hondartzara (Castro, Espainia) joan dira ikuskizun bat prestatzeko. Beraiekin, John Andueza zuzendaria buru, Simplemente filmeko ekipoa, dantzarien egunerokoa grabatzeko asmoz. Joan den astean estreinatu zuten down sindromedun gazteak protagonista dituen dokumentala.

 

(Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

Mugaldekoak

2010-09-01 17:20:54 | Mikel Garcia

Mugaldekoak

Gertakari eta pasadizo historiko gehiago espero genituen. Azken finean, Bigarren Mundu Gerrako Comète sarea da istorioaren abiapuntua, naziek kontrolaturiko lurretan eroritako pilotu ingelesei etxera itzultzen lagundu zien sarea, euskaldunek osatua. Baina telebistarako pentsatutako produktua da Mugaldekoak –telefilma alegia, herriz herri aurrestreinatu zutena, eta ETB1en ematen ari diren telesailaren aurrerapen eta akuilu–, eta horregatik, amodio, pasio eta gorroto istorioek hartzen dute protagonismoa, sekretuek, maitasunak, traizioek… Denbora tarte gutxian korapilatzen eta tartekatzen diren tramak beti dira baliabide ona ikuslea telebista kate beraren aurrean mantentzeko, zappingik egin ez dezan, eta hurrengo asteko kapitulurako amua botatzeko. Antzematen da telebista munduaz asko dakiela Gabilondo-Bernues tandemak –Kutsidazu bidea, Ixabelekin antzerako esperimentua egin zuten.

 

(Guztia irakurri)

  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious
ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 17tik 25ra, egunero zine kritikak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403