Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

Sarrera orokorra

Euskal Kulturaren Urtekaria berritua aurkituko duzu, irakurle. Aldaketak ez dio egitura nagusiari eragin, baina bai ataletako albisteak erakusteari dagokionez, Urtekarian ere nabari baita Interneteko eragina. Funtsean, albiste gutxiago ikusiko dituzu kronologietan, hobeto antolatuak eta modu ikusgarriagoan aurkeztuak. Euskal kulturaren munduan gertatutakoez dokumentazio lan sakona bildu ohi du lan mardul honek eta hala izaten jarraitzen du, baina datu gutxiago sartzea erabaki dugu, gertaera soilen bilduma askoz zabalagoa Argia.com-eko albisteetako bilatzailean erraz topa daitekeelako.

guztia irakurri

Analisiak

Elixabete Garmendia

Belar motzetan...

Elixabete Garmendia, Kazetaria

Halaxe joan da urtea kulturgintzan, eta gainera aldatzeko batere itxurarik gabe. Erabiliaren erabiliz, hitz bat geratu da iltzatuta garunetan: murrizketak. Ur-jauzia bezala goitik behera datoz, mailaz maila, gobernuetatik erakunde nagusietara (EiTB, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza…), ertainetara eta azpian dauden herri mailako azken talderaino, muskilduta utziz aurrekontuak.

Guggenheim Museoak obra berriak erosteko partida erdira jaitsi duela Jaurlaritzak, Oteiza Museoan aldi baterako erakusketarik ezin dutela antolatu, Txillida Leku itxita… (nahiz eta hemen krisiaren osagaiak ekonomiko hutsak ez direla dirudien).

Panorama honen erdian, garai oparoagoetatik datorren herentzia salbuespen gisa geratzen da: Getariako Balenciaga Museoak, historia korapilatsuaren ondoren, ireki zituen ateak ekainaren hasieran. Ordurako San Telmo berritua estreinatua zen Donostian, euskal gizartearen interpretaziorako zentro modura birbataiatuta. Azpiegituretan beste bat, Gordailua, ondare etnografikoaren eta artelanen biltegia zabaldu zuen Irunen Gipuzkoako Diputazioak.

Krisiak gogoeta ekarri du gizartearen arlo guztietara, eta ez gutxiago kulturgintzara. Eredua bera dago auzitan, kudeaketa, ekimen pribatu eta publikoaren papera, goi mailako kulturaren eta behe mailakoaren arteko mugak lausotu egin ote diren, sare sozialek hedapenean hartu duten indarra…

Gogoetatik pauso bat harago eginez, ekimen berriak ageri dira han-hemenka, zirrikituak irekiz arlo ezberdinetan; xumeak dira, beharrak agindutakoak, imajinazioz atonduak, eta egileei ez ezik hartzaileei ere jarrera aktiboa eskatzen diotenak. Zorrozaurren, Bilboren hurrengo garalekua izan behar omen duen auzoan, P-6 pabiloia ireki dute antzerki munduko eragile batzuek (Ramon Barea, Ander Lipus eta Patxo Telleria tartean); bazkideen bitartez zabaldu ahal izan dute, eta bazkide izateko modua eserleku bat erostea da. Beste adibide bat hAUSnART aldizkaria da; alferrik bilatuko duzu kiosko eta liburudendetan, izan ere, mezenazgo bidez sortu eta zabaldu dute. Musikaren arloan geroz eta gehiago dira autoekoizpenera jotzen dutenak, eta dagoeneko hasi da gurean ere filmen bat Kickstarter plataformaren bidez produzitu ahal izateko diru-eskaera.

Eztabaiden kapituluak ez du hutsik egin 2011 honetan ere. Donostia 2016an Europako Kultur Hiriburu izendatu izanak harrotu zituen hautsak, Kordoban eta Zaragozan batez ere. Euskadi Literatur sarietan, saiakeran Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? Irabazle izateak ekarri du soka. Idazleak berak eman du irtenbidea benetan gafatuta dauden sari horiek ”presentableago” egiteko: ”asmatu diren formalismo eta kondizio guztiak kenduta”, alegia.

guztia irakurri

Gaurko egun batez

atzera Ekaina aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   

Marino Goñi

"Krisiak ondorio garrantzitsuak ekarriko ditu. Krisi hau oso gogorra da eta gazteen musikan mugimendu ikaragarria ekarriko du. Ez dakit rap, reggaeton edo zer izango den, baina ziur oso errebindikatiboa izango dela. Mugimendu indartsuak oharkabean etortzen dira, inork espero ez dituenean”.

2.286 zenbakia, 11-07-24

guztia irakurri

Datuak

datuak

Eusko Jaurlaritzak dantza ekimenetarako emandako diru-laguntzak (2011)

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan