Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

Sarrera orokorra

Euskal Kulturaren Urtekaria berritua aurkituko duzu, irakurle. Aldaketak ez dio egitura nagusiari eragin, baina bai ataletako albisteak erakusteari dagokionez, Urtekarian ere nabari baita Interneteko eragina. Funtsean, albiste gutxiago ikusiko dituzu kronologietan, hobeto antolatuak eta modu ikusgarriagoan aurkeztuak. Euskal kulturaren munduan gertatutakoez dokumentazio lan sakona bildu ohi du lan mardul honek eta hala izaten jarraitzen du, baina datu gutxiago sartzea erabaki dugu, gertaera soilen bilduma askoz zabalagoa Argia.com-eko albisteetako bilatzailean erraz topa daitekeelako.

guztia irakurri

Analisiak

Jose Inazio Basterretxea

Piramideak campusetan

Jose Inazio Basterretxea, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea

Luxor hiri mitikoa berreraikitzeko amets batean bezala, obra faraonikoetan eta errekonozimendu unibertsalaren peskizan murgildurik dira azken denboran Euskal Herriko unibertsitate nagusienak. Pribatu izan nahiz publiko, aurpegi eta larru ederrak erakutsi nahi dituzte ikerketarako eta goi-hezkuntzarako erakundeek. Beste kontu bat da piramide barruak nola dauzkaten eta zenbaterainoko hautsak gordetzen dituzten urre gorrien azpietan.

HARRIAK

Hiruzpalau urteko epean, ehunka milioiko inbertsioak aurreikusten ditu Euskal Autonomi Erkidegoko unibertsitate publikoak zentro berriak eta azpiegiturak eraikitzeko. Ez da harea-hautsa.

Eraikinen arteko bat aipatzearren, hor dago Medikuntza fakultate berria, Basurtuko ospitalearen magalean eraikiko dena. Badu bere esangura historikoa: 36ko gerra lehertu eta segituan inauguratu zuen Jose Antonio Agirreren Jaurlaritzak medikuntzako lehen fakultatea hor bertan, Basurtun, jada duela 75 urte. Euzko Irakastola Nagusia izan behar zuenaren lehen urratsa izan zen hartako hura.

“Euzko-irakastola nausija biar dogu, eta gaur oba bijar baño. Geure gastedijak at urten biar dau, ezer ikasiko badau, etxian eztaukolako irakastolarik. Euzko seme batek, españatarrak ikasten dabezan gauzak barik beste batzuk ikasi biar dauz. Bere aberrijatzazko arazuak daukaz eta sendagillia ixan, naiz laterija, beti begi aurrian ixan biar dau aberrijaren gaizkundia”.

Lauaxetaren hitzak dira arestikoak, euskal unibertsitatearen aldekoak. Unibertsitatea badugu, eduki; baina...

HOBE ERDARAZ

Hankamotzak, beti zango beretik herren. Eskandalua izan da –handiago batzuentzat beste batzuentzat baino–, abian den ikasturterako hautaprobetan. Unibertsitatean ikasi ahal izateko ikasle berriek egiten dituzten azterketa horietan, gaizki idatzita zegoen euskaraz kimikaren atala: berriz ere, ez baita lehen aldia izan. Ikasleek eta irakasleek egin dute protesta bizia. Tenplu eta piramideetatik atera, eta euskaltegira bidali behar ote dira faraoiak eta eskribak?

ORTOZIK

Krisia dela eta ez dela, dar-dar batean daude diru batzuk: bai piramideetako langileei ordaintzekoak, baita bezeroei zerbitzu egokia eskaini ahal izatekoak ere. Atzera egin du Eusko Jaurlaritzak aurrekontuetan: sindikatuek salatu dutenez, irakaskuntzaren kalitatean eta ikerkuntzaren garapenean du eragin zuzena neurriak. Bai eta langileen lan-baldintzetan, kontratazio-politiketan eta soldatetan ere.

Ehun ateen hiri dotorean, hanka hutsik dabiltza txakurrak piramide artean.

guztia irakurri

Gaurko egun batez

atzera Maiatza aurrera
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

jon Benito

"Ez dakit ez garen, oro har, ‘belaunukaldia’ izango: eskubide eta oparotasun garaian jaio eta porrot egin zutenena. Iruditzen zait, ikasketa aldetik belaunaldirik prestatuena izan eta jakintza aldetik formatuak egon arren, asko galduta egon garela gutaz espero zenaren eta eman genezakeenaren arteko amildegian. Esaterako, politikoki oso belaunaldi anfibioa gara: tradizio batetik gatoz, mezu, ideologia eta iruditeria historiko baten jarraipena txertatu digute, baina aldi berean balore horien aldaketa bizitzen ari gara eta ez dakigu bateko edo besteko garen edo izan nahi dugun. Balore aldaketa horrek eragina dauka egungo kultur panoraman ere. Ez da kasualitatea Errautsak antzerki-obran behin eta berriz zauri horretan hatza sartzen aritzea, adibidez. Politikoki, gauza bera. Kultura militantearen heriotzaz mintzo gara, baina ez al dago zuzenki lotua ahalegin bat egitearen, saiatzearen eta sakrifizioaren kulturaren gainbeherarekin? Gure belaunaldia da trantsizio hori ondoen ordezkatzen duena”.

2.271 zenbakia, 11-04-03

guztia irakurri

Datuak

datuak

EHUk euskaraz eskainitako kredituak, zikloen arabera

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan