Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

Sarrera orokorra

Euskal Kulturaren Urtekaria berritua aurkituko duzu, irakurle. Aldaketak ez dio egitura nagusiari eragin, baina bai ataletako albisteak erakusteari dagokionez, Urtekarian ere nabari baita Interneteko eragina. Funtsean, albiste gutxiago ikusiko dituzu kronologietan, hobeto antolatuak eta modu ikusgarriagoan aurkeztuak. Euskal kulturaren munduan gertatutakoez dokumentazio lan sakona bildu ohi du lan mardul honek eta hala izaten jarraitzen du, baina datu gutxiago sartzea erabaki dugu, gertaera soilen bilduma askoz zabalagoa Argia.com-eko albisteetako bilatzailean erraz topa daitekeelako.

guztia irakurri

Analisiak

Angel Erro

Tractatus Poetico-Criminologicus

Angel Erro, Idazlea

Saio poetiko-kriminologiko labur honen bitartez, kulturaren arazo zaurgarri eta itxi gabe bat, euskal literaturan isla berezia izan duena, aintzat hartu eta argitzeko bidea eskaini nahi izan dut. Alegia, poesiaren heriotzaren gai maiztuari giltza eman. Nork hil du? Cui prodest? Non datza delituaren gorputza?

guztia irakurri

Gaurko egun batez

atzera Martxoa aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   

Zoé Bray

"XV. mendean hasi eta XIX. mendera arteko margo ala zizel lanei begiratzetik ez naiz asetzen. (...) Ikaragarri maite ditut Joaquin Sorolla eta Antonio Ortiz de Echague. Nire interesetatik hurbil dagoen modu etnografikoan margotzen dute. Kathe Kollwitz alemaniarrak asko inspiratzen nau. Bere lanak duen sentsibilitateaz eta indarraz gain artista konprometitua zelako. Gaurko margolari errealistak aldiz, gutxiago interesatzen zaizkit. Iruditzen zait askotan kolore artifizialak erabiltzen dituztela, teknizitate gehiegi daukatela eta emozio eskasia. Arte garaikidean hurbilago zaizkit instalazioak, argazkigintza, bideoak edota pintura abstraktua eta zizelkaritza. Haietan sentitzen dut birtuositate teknikoa, irudiaren indarra eta istorio bat kontatzeko gaitasuna”.

2.297 zenbakia, 11-11-06

guztia irakurri

Datuak

datuak

Irrati entzule kopurua Hego Euskal Herrian (2010)

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan