Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

IrakaskuntzaSailak



“Benetako eskola porrota, gure hezkuntza sistema da”

Nicola Lococo, Filosofian lizentziatua

Ikerketa horretan [Caixak eskola porrotaz Nafarroan egindako ikerketan] eta beste batzuetan faltan botatzen dut azalpen garbi bat eskola porrotaz ulertzen denaz. Ikasleen porrotaz ari da? Eskolan izaten den porrotaz? Edo eskolaren porrotaz? (...) Zehaztasun zientifikoz jantziriko zabor intelektual honetan guztian, gure hezkuntza sisteman dauden puntu beltzak kritikatzeari uko egiten zaio nabarmen. (...) Eskola porrotak, benetako eskola porrotak, ez du zerikusirik ikasturtea errepikatzearekin, nota txarrak ateratzearekin, absentismoarekin edo ikasleen asperdura eta motibazio faltarekin. Benetako eskola porrota ez da gure hezkuntza-sistema zaharkitu eta inefikaza baino.
(Diario de Noticias, 10-07-14)

Gurasoen tranpak

Arantxa Urretabizkaia, idazle eta kazetaria

Agintariek beste puntu bat ere azpimarratu dute [aurre-matrikulazio epean]. Gurasoek etxetik urrun dagoen eskola aukeratzen badute, eskola etxetik hurbil dutenek baino aukera gutxiago dituzte. guztiok dakigunez, oztopo hori saihesteko guraso batzuk umea eskolatik hurbil dagoen etxe batean erroldatzen dute. Gezur handi edo txiki batez, bilatzen duten helburua eskuratzen dute. (...) Guraso horientzat haurraren heziketarik hoberena bada helburu nagusia, jakin behar dute heziketa ez dela bakarrik eskolaren kontua, eta gutxiagorik ere. Eta modu horretan jokatzean honako mezua bidaltzen dietela haurrei: helburua zuzena bada, zilegi da tranpa egitea, batez ere tranpa hori ezkutuan gelditzen bada.

El Diario Vasco, 10-02-01

Eskola publikoa beldur da

Maria Luisa Garcia, Euskadiko Eskola Kontseiluko presidentea

Eskola publikoari gehiago euskaldundu dezan eskatzen zaio, eta horri behar bezala ezin erantzuteak beldurtu egiten duela iruditzen zait. Normalki ikasle erdaldunak hartzen ditu, eta ahalegin izugarria egin behar du horiek euskalduntzeko. Eskola publikoa beldur da,  batzuek zabaldu dutelako euskara kaltetzen duela. Eskola publikoak beldur hori izan du, eta gehiegizko ardura ere eman zaio.

(El Mundo, 10-10-18)

A eredua

Maite Ubiria, kazetaria

Nafarroan 1.900 lagunek aldatu zuten pasa den ikasturtean hizkuntza eredua; gehientsuenak A eredutik (euskara ikasgaia) G eredura (gaztelania hutsezko eredua) aldatu ziren, bai eremu mistoan eta bai eremu ez-euskaldunean. (...) Ez naiz ni orain A eredua defendatzen hasiko D-aren aldean, baina egia da garrantzi berezia duela eredu horrek hainbat eskualdetan eta gizarteko hainbat sektoretan. Gauza jakina da A ereduaren bitartez ez dela hizkuntza taxuz ikasten, baina bai lortzen dela nolabaiteko hurbilpen bat euskarara eta euskal kulturara.

(Berria, 10-02-02)

40 urte irakasle

Koldo Saratxaga, GBE-NER elkarteko presidentea

Ezin liteke irakaslea 40 urtez irakasten aritzea, urtetik urtera gazteak pasatzen ikustea, oso zaila baita irakasle horrek gazte horien munduan zer gertatzen den jakitea.

(Noticias de Gipuzkoa, 10-06-21)

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan