Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

ARGIAko kultur ezpalak

Ainhoa Agirreazaldegi

Bertsolaria

Kontzientzia hurrenkera horretan etorri zen: lehenengo bertsolari, gero emakume eta gero feminista; baina, gaur egun, bertsolari atzean jarriko nuke: orain ezin dut bertsolari izan emakume feministaren kontzientziarik gabe. Kontzientzia horrek jarri nau orain bertsotarako nire lekuan. Nire pertsona ezagutu eta ulertzerakoan etorri zait indarra bertsotan hortik abiatzeko. Hiru kontzientzia horiek behar nituen nik, beharbada, garai hauetan bertsolari sentitzeko, neure burua ertzetik zentrora ekartzeko.

2.224 zenbakia, 10-03-28

Ander Iturriotz

Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria

Konparatzen badugu beste literaturetan, literatura normalizatuetan, Frantzian edo Espainian edo Alemanian dauden botere-borrokekin, gurea ez da ezer. Botere-borrokak, noski, Pierre Bordieuk aztertu dituen eran: hau da, literatura botere-esparrua da. Gurea ez da izan, baina orain izaten hasi da; eta hori normalizazio puntu bat ere bada.

2.225 zenbakia 10-04-04

Ana Eizagirre

EHIGEko koordinatzaile nagusia

Irakaskuntzak lasai lan egin ahal izateko akordio bat behar du. Heztea pentsatzea da, epe luzera planifikatzea, gaur egiten dudanak hemendik hogei urtera balio behar duela jakitea, pertsonekin lanean ari garela jakitea, eta jakitea pertsona horren bizitzak, gauzak ondo, nireak baino gehiago iraungo duela. Politikariei ahaztu egiten zaizkie halako gauzak.

2.233 zenbakia, 10-06-06

Jose Mari Goenaga

80 egunean filmaren egileak

Helduagoak eginagatik ez gara jakintsuago bilakatzen. Hots, Axunen ardura-sen handia (funtsezkoa pelikularen eszena batean) heldutasunaren ezaugarri da ala kontrakoa? Azken finean, buruarekin jokatzeak agian ez zaitu helduago, jakintsuago egiten. Agian jakintsuagoa litzateke bihotzarekin jokatzea. (...) Lehen bazen jendea zinemara joaten zena filma euskaraz zelako, eta orain kontrakoa gertatzen da sarritan. (...) Denek, bai katalanek eta bai guk, heredatu dugu Espainian dagoen bikoizketarako joera. Baina logikoa izango litzateke ohitura bat izatea pelikulak bertsio orijinalean eta azpitituluekin ikusteko.

2.230 zenbakia, 10-05-16

Imanol Murua

Kazetaria. Loiolako Hegiak liburuaren egilea

Politikariek publikoki adierazten dutena dakigu, beste arlotan ere gertatzen da, baina politikan areago. Gertatzen ari dena ezagutzeko iturri zuzena ezinbestekoa da. (...) Dependentzia ere sor diezazuke. Politikariak informazioa ematen badizu, konplizitatea bilatzen du. Politikariak bere sekretuak kontatzen dizkizu, argitaratu ezin dituzunak, zure lanerako lagungarriak, baina aldi berean distantzia markatu behar duzu, bere aginduetara ez erortzeko. Ondorioz, iturrietara iristen bazara, ezinezkoa da guztiekin erabateko konplizitatea izatea. Bi edo hiru aldeekin iturri zuzenak badituzu, ezin duzu esklusiba zuri ematea espero.

2.222 zenbakia, 10-03-14

Ugutz Robles-Arangiz

Dantzaria, antzezlea eta kantaria

Harrigarria da Hegoaldean umore espainola nola gailendu den. Harrigarria da gure pentsaera nola kutsatu dugun, nola erdaraz pentsatzera pasa garen. (...) Iparraldean gauza bera. Ez du balio erdaraz pentsatu eta itzulpena egitea. Aurrekoan, euskaldun peto-peto batek esaten zidan, daborduko ez zekiela zuzen edo oker ari zen, kutsaduraren kutsaduraz ez zela bereizteko gai. Euskañola da nagusi, eta harrigarria badirudi ere, euskaraz esaten den guztia ez da euskara.

2.142 zenbakia, 10-09-05

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan