Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

Joerak

Euskara Nafarroan, mitoak eta mamuak

Koldo Martinez Urionabarrenetxea

Euskara Nafarroan: Lege honekin beste Hizkuntza Politika bat egin izan da, eta orain ere egin daiteke, euskararen inguruan nafar alderdi batzuek eta beren boto emaileek dituzten mito eta mamu guztiak ezabatzen baditugu. Baina horretarako, guk ere geure mito eta mamuak alde batera utzi beharko ditugu.

guztia irakurri

Datorren hiria

Unai Fernandez de Betoño

EHUko arkitektura irakaslea

Arkitektura: Urbanizazio prozesua negozio gisa erabiltzeagatik murgildu gara krisian. Konponbidea hiria ulertzeko modua aldatzetik etorriko da.

Ditxosozko krisiak W-forma duela diote; gora eta behera doan errusiar mendi batena. Baliteke WWW-itxurakoa ere izatea, baina ez Interneten eraginez, baizik eta petrolio merkearen amaiera gertuak sortuko duen egoera energetiko zailagatik. Estatubatuarrek azpiegitura handiak eraikitzen konpondu omen zuten 1929ko krisi ekonomikoa, baina errezeta berdinak ez du oraingo krisi poliedrikorako ere balio egingo. Arrazoia agerikoa da: zeinek erabiliko ditu eraikitzen ari garen azpiegitura faraonikoak ―Supersur, Beasain-Durango― lehengaien prezioak seikoizten direnean?

guztia irakurri

XXI. mendeko irakaslea

Maite Goñi

Ordiziako Jakintza Ikastolako irakaslea

Irakaskuntza: Digitalizazioak dakartzan erronkei aurre egiteko gaitasuna ez du programa batek ekarriko, irakasleen jarreratik eta aldaketarako beharra sumatzetik baizik.

Eskola 2.0 egitasmoak irakaslearen figuran, rol edo zereginean ekarriko duen aldaketari buruzko hausnarketa egitea eskatu didate. Ez da erraza jakitea zenbaterainokoa izango den; izan ere, egitasmoak egitasmoak dira eta benetako aldaketak ez dira ordenagailu batzuk gelan sartuta emango. Hori baino askoz ere gehiago beharko da. Has gaitezen, baina, hasieratik.

guztia irakurri

Disolbatu ala gainsaturatu

Gorka Bereziartua

kazetaria

Kultur politikak: Gakoa, kultur-aniztasun liberalaren diskurtsoa gainditzea da, “besteak”, “irregularrak”, “parterik gabekoak”, artikulatzen asmatuz. Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratuaren oinarriak ez ditugu erasotzen ahal euskal partikulartasuna eskatuz bakarrik

2010eko uztaileko data dauka dokumentuak. Titulutik Rousseau dakar gogora, Ilustrazioa, arrazoiaren argia. Ez zaio marketin kutsurik falta, nahikoa da horretaz jabetzeko “kontratu” hitzari erreparatzea. Kulturaren Euskal Planetik Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratura baitu izena testuak. Hamabost orrialde. PSE-EEren gobernuak praktikan jarri nahi dituen kultur politiken oinarri teorikoa dela esan liteke eta itxuraz zenbait aspektu berritzaile dakartzan arren (copylefta aipatzen da adibidez; harritzekoa, erakunde publiko batez ari baldin bagara), hain dira zabalak ematen dituen argibideak, eta ñabardura batzuek hainbeste seinalatzen dute idatzi duenaren ideologia, ezen zaila ematen baitu abiapuntu horretatik kontsentsuzko politika kulturalik aurrera eramatea, non eta kontsentsu hori ez den lortzen euskaraz bizi nahi dugunok aparte utzita.

guztia irakurri

Literatur itzulpena: sorginkeriak, ijituak eta digituak

Xabier Olarra

itzultzailea

Literatura: Teknologia berriek ekarriko omen digute salbazioa. Ez ote gara geldituko “oinezkorik nahi ez, eta zaldizkorik etorri ez”? Nik, badaezpada, atzo bertan erosi nuen paper-kamioikada bat, hurrengo urteetarako

Lan zaila jarri didate oraingoan, benetan. Orri eta erdi dut literatur itzulpenaren etorkizuna nola ikusten dudan azaltzeko. Nork, eta nik, lehen ere etorkizuna begiz jotzerakoan hain betoker izan naizen honek. Hain zuzen ere, duela 25 urte –gutxi gorabehera hori baitaramat bizio honetan– honelako kalkulu bat egin nuen: “Sail beltzean euskaraz idazten diren nobelak hain kaxkarrak direnez –eta hala ere hain ongi saltzen direnez, makina bat berrargitalpen egiten baitira–, arlo horretako nobelarik hoberenak euskarara ekarriz gero, horien lekua hartuko ditek”.

guztia irakurri

Do worry, be happy

Pello Zubiria

Prentsa: Kontua da ea nola biziraungo dugun txalupa txikiotan gabiltzanok pakebote erraldoiek eragiten dituzten uhainen artean hondoratu gabe. Kobratu eta pagatu? Dudarik gabe, baina lagun baserritarrari erosten diogun oilaskoaren salneurrian, ez multinazionalek erabaki duten hartan.

guztia irakurri

Telebistaz, eskaintzaz eta kalitateaz…

Bingen Zupiria

kazetaria

Telebista: 2015ean antenistari deitu beharko diogu atzera eta gure tresna hartzailea berregokitu. Lehen 12 kate eta orain 142 telebista seinale dauzkagun tokian, 442 izango ditugu.

guztia irakurri

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan