Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

ARGIAko kultur ezpalak

Alex Gibelalde

Google enpresako marketin arduraduna Madrilgo bulegoetan

Euskara iragan maiatzean atera genuen   (Google Translate itzultzailean) Alpha moduan (garapen fasearen hasieran), ez dago oraindik informazio asko gure hizkuntzan eta kalitatea falta zaio. Kalitateak estandar minimo batzuk mantentzen dituela ikustean, Alpha egoeratik aterako dugu. Denon laguntza behar dugu, askotan jendeak euskara eskatzen duelako, baina gero ez du erabiltzen. Google ahalegin handia egiten ari da hizkuntza txikiekin, baina erabiltzaileek erabili dezaten egiten dugu, bestela ez du inongo zentzurik.(...) Google-ek ez balitu sartu azken hamar urteetan bi astero sartu dituen aktualizazioak, beste lehiakideren batek aurre hartuko zigukeen honezkero.

2.246 zenbakia, 10-10-03
Anari

Arg.: Dani Blanco

Anari

Bartzelonako Unibertsitateko soziologia irakaslea

Arauak goitik inposatutakoak direnean, araua hausteak du prestigioa. Ikasleek euren arauak garatzea lortu behar da, gure babesarekin eta metodologia bat jarraituz... zeren eurek sortzen dutenean araua, araua jarraitzeak du prestigioa. Aldaketa prozesuak ere eragiten ditu honek: transgresoreenak diren ikasleak –funtsean bilatzen dutena prestigioa denez– pasatzen dira erasotzaileenak izatetik babesleenak izatera, beti izan behar dutelako edozertan gehiena. (...) Bi planteamendu daude ijitoekin: bata da motibatu eta behartzea etor daitezen egun ditugun eskoletara (hori ez dakit egiten); eta beste planteamendua da eskolak aldatzea etorri nahi izan dezaten (hori da egiten dakidana). Eman kalitatezko eskola, eta orduan etorriko dira.

2.245 zenbakia, 10-09-26

Ainhoa Aierbe

aktorea

Hiri kulturala izateko (Donostiaz ari da) kultura bultzatu behar da, ez fatxadari distira atera. Horretarako ez dago krisirik. Teatro asko eta antzerki gutxi. (...) Guk baloratzen dugu nola prestatzen den zirujau bat? Badakigu tabernari batek zenbateko esfortzua egiten duen taberna zabaltzeko? Guk gurea egin behar dugu eta kito. Jendearen gustukoa bada ondo eta bestela... Ez gara hain inportanteak.

2.228 zenbakia, 10-05-02

Olatz Zugasti

musikaria

Ikastoletan-eta, musika ikasgaiak euskal kantutegi tradizionalaren ezagutza bermatu beharko luke. Kantu tradizionalak ezagutzea izan beharko luke musika ikasgaiaren helburua. Eta ez kantagintza modernoan dauden kantuak edo popularrenak bakarrik.

2229. zenbakia, 2010-05-09

Luis Berrizbeitia

idazlea

Susmoa daukat gaur egun estandarizatutako hizkuntz ereduak sobera mugatzen dituela gure aukerak, sobera traba eta beldur barreiatzen dituela hizkuntza baliatzen dugun guztion artean eta, nolabait, gehiegi egiten diogula muzin gure aurrekoek menderen mende eraiki duten literatur tradizio eta ondare prosodikoari.

2224. zenbakia, 2010-03-28

Conny Beyreuther

argazkilaria

Esaten dute jada hilda dagoela (argazkilaritza). Ez dago kimikarik, akabo istorioa. 1989an eraitsi zuten Berlingo harresia eta hil egin zen argazkilaritza, nahiz eta ikusteko dagoen bien arteko konexioa. Gora aro postfotografikoa!

2.223 zenbakia, 10-03-21

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan