Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

AntzerkiaSailak



Errautsak batzeko tenorea

Ezagutzen dugu euskal kultura deitzen dugun hori? Badakigu zer egiten duten galeria handietatik at sor eta sor dabiltzan pintoreak? Paperean edo blogetan autoedizioan dabiltzan idazleak? Kultur ekitaldiak antolatzen dabilen jendearen kezkak, zalantzak, apustuak? Tabernetan, oholtza inprobisatuetan euskaraz antzezten dutenen estetika eta testuak, ezagutzen ditugu?

Azpiegitura eta titularrik handienen itzalean definitu ohi da kultura. Hortik ”profesional/amateur” sailkapen tranpatia, adibidez. Asko da ohiko komunikabideek eskaintzen ahal dituzten zirrikitu eskergarrietatik at geratzen den kultura, pentsamendua, historia, istorioa. EHAZE-Antzerkizale elkarteak lehen urratsak eman dituen honetan apustua argi azaldu du: zaleen elkartea izanik ez du bestelako sailkapenik egingo, eta teatro mota guztiak babesten, bultzatzen eta ezagutzera ematen ahaleginduko da. Ez da bide erraza, baina bada garaia betaurreko-modeloaz gain nora begiratu ere aukeratzeko. Non bizi da euskal teatroa?

Antzokietan bai, batzuetan behintzat. Ez Dok Hiru Bikoteatroa, Hika, Agerre, Kukai, Kabia... emanaldi ugari eskaini dituzten taldeak, berezkotik sortzen eta ez itzulpenetik, itxaropenerako tartea ematen dute. Badira ere ogibidea eta bestelako kezkei loturiko proiektuak uztartzen dituzten ibilbide luzeko antzezleak, formatu txiki eta handiak tartekatuz, Xentimorik gabe horren lekuko. Formatu txikiko lanen kasuan ez dira oihartzun mediatikoen bidera aterako, baina asko dira aurten sortutako lanak: Munstroa, 8 begi, King Kong neska, Espazio Hutsak, Oteitza =/= Gizartea, Kitzikazank…

Lan berri batek lapurtu dit gogoa azkenaldian, edukiagatik eta lan moldeagatik: Le Petit Théâtre de Painek, Artedramak eta Dejabuk sortutako Errautsak. Zirkoa eta zirtoa uztartuz, umorezko eztena espresabide, haien kezkak taularatu dituzte teatroaren erraiak berreskuratuz: teknikoki bikain bideratutako gaiztakeria maitekorra egin dute. Teatroak hori ere behar baitu: bere burua serio hartu ahal izateko umorea, baina publikoa tontotzat hartu gabe. Eta hori baino askoz gehiago ere bada: ideia eta hitz handietatik honatago mugaz gaindiko elkarlana, sormen-prozesuari garrantzia emanez prestatutako obra, euskaratik sortua eta oholtzako euskarari begiratzen diona. Ez da gutxi.

Krisiaren aitzakian lehendik ere bazegoen krisia sakondu da: egiturazkoa. Talde askok erronka latza du bizirauteko xedez, arreta jarri behar zaio horri. Baina agian behinola amestutako teatro-asmoen errautsak batzeko tenorea da, arazoen azalean geratu gabe. Asko dira, asko zarete mugaz bestaldeko erresuma hartan. Begiak muga non jartzen duen, hori beste kontu bat da.

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan