2018ko urtarrilak 13tik 19ra www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
Umorea
 

Hizkuntza eskubideak

Menderatua da beti diskriminatzaile

2018-01-19 | Lander Arbelaitz
 

Nahiko oharkabean igaro da euskaldunoi aste honetan eman diguten kolpea. Hitz potoloz jositako titularren bitartez kontatu zaigu EAEko Auzitegi Gorenak indargabetu egin duela Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskararen Normalizazio Plana, erdaldun elebakarrak “diskriminatzen” dituela argudiatuta. Zer gertatu da baina? Euskaldunek erdaldunak diskriminatu? Nola baina?

 
 

Iritzia

El Procès, ikuspegi libertario bat

2018-01-18 | Pablo Sastre

“Prozesua” dela-ta, badira, Kataluniako libertarioen artean, nazio-arazorik badenik ukatu eta borroka hau beraiena ez dela esaten dutenak; badira mugitzen den edozeri jarraitzeko prest egon eta independentziaren aldeko oldearekin era oportunistan eta akritikoan bat egin dutenak; eta badira, azkenik, prozesuan modu kritikoan eta aktiboan parte hartzen dutenak ere.

 
 

Iritzia

2018-01-18 | Lazarraga Kultur Elkartea

Urtarril honetan beteko dira 9 urte Gasteizko Udalean euskara ardatz izango zuen azpiegitura... [+]

 
 

Iritzia | Fauna publikoa

2018-01-16 | Gorka Bereziartua Mitxelena

Berak ezin zuen ezer egin, ez zen bere eskumenekoa. Joseba Tapiaren Real politik entzuten da lerro... [+]

 
 

Iritzia

Guk hitano, hik zergatik ez...

2018-01-16 | Juan Martin Elexpuru

Gure gurasoen belaunaldikoek, hau da, duela ehun bat urte jaiotakoek, hika egiten zuten gehientsuek Euskal Herri zabalean. Gizon zein emakume, ez zegoen alde handirik horretan. Antzinatik datorkigun berbeta moduari eusten zitzaion etenik gabe.

 
 

Iritzia

2018-01-15 | Maddi Alvarez

Azkenean, 6 urteren buruan bada ere, Donostian zuk egindako lan mardularen nolabaiteko aitortza... [+]

 
 

Iritzia

Bila datozenean

2018-01-14 | Aiala Elorrieta Agirre

Honako esaldi honekin –“naziak komunisten bila etorri zirenean, isilik geratu nintzen, ni ez bainintzen komunista”– hasten den diskurtsoak egin zuen ezagun honako beste hau: “Sindikalisten bila etorri zirenean, ez nuen protesta egin, ni ez bainintzen sindikalista”. Bertolt Brecht olerkari alemaniarrari egokitu izan zaizkio sarri hitzok, baina Martin Niemöller teologo protestanteari zor dizkiogu: “Nire bila etorri zirenean, ez zen inor geratzen... [+]

 
 

Iritzia

Bizkor eta baikor

2018-01-14 | Eneko Gorri

Iragan azaroan, Euskal Herriko beste hainbat txokotan bezala, Baiona-Angelu-Miarritze hiri-eremuko hiztunak bateratzeko eta botere-arazteko BAM dinamika abiatu genuen guk ere. Ez genuen ezer berri asmatu: Donostiako Egia auzoan sortu eta Lasarte-Orian ondu den esperientzia gurean eramatea besterik ez dugu egin. Baina irakaspen eta lorpen propioak izan genituen, dudarik gabe. Bilana, dinamika bezala, kolektiboa izan beharko da. Horretan lanean ari gara. Hemen botako ditudanak bitarteko gogoeta... [+]

 
 

Iritzia

Ez utzi ezer trenean ahaztuta

2018-01-14 | Ana Mendia

Arratsaldeko hirurak. Irun-Brinkola noranzkoa. Lau tokiko konpartimentuan eserleku huts bakarra, joder. Deseroso zait elkarren artean ezagun direnen alboan esertzea; ez baita erraza ordubetez etengabean ez entzunarena egitea. Bai, badakit ez dela heziera onekoa norberarena ez den berriketaldirik entzutea, baina trenean bidaiatzen dudan bakoitzean ingurukoen bizitzak zeharo interesgarri begitantzen zaizkit eta, eutsiezina den indar batek eraginda, WiFi-a pizten dut.

Saiatu naiz eskuartean... [+]

 
 

Iritzia

Heldulekuak

2018-01-14 | Edu Zelaieta

Izenak kontrakoa iradoki arren, heldulekuak ez dira helduen lekuak: haurrek ere behar (eta merezi) dituzte heltzeko lekuak. Atzean utzi berri dituzun Eguberriek hori erakutsi dizute. Zure begi-belarriek harrapatutako elkarrizketan ikusi uste duzu semearen helduleku nagusi bat, amonarekin solasean ari dela: Papa Noel ez da existitzen, Yaya; Olentzero, bai!”. Bi egun geroago, heldulekuari gogor helduta, bere zalantzen eta deskubrimenduen berri eman dizu mutikoak, esnezko enegarren hortza... [+]

   
 
Baja eman · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide
 
 
2017 Komunikazio Biziagoa