Ez utzi ezer trenean ahaztuta

Ana Mendia
2018ko urtarrilaren 14a

Arratsaldeko hirurak. Irun-Brinkola noranzkoa. Lau tokiko konpartimentuan eserleku huts bakarra, joder. Deseroso zait elkarren artean ezagun direnen alboan esertzea; ez baita erraza ordubetez etengabean ez entzunarena egitea. Bai, badakit ez dela heziera onekoa norberarena ez den berriketaldirik entzutea, baina trenean bidaiatzen dudan bakoitzean ingurukoen bizitzak zeharo interesgarri begitantzen zaizkit eta, eutsiezina den indar batek eraginda, WiFi-a pizten dut.

Saiatu naiz eskuartean daramadan liburuan murgiltzen, zin dagit. Une batean, ordea, tunel-hotsaz kamuflatu den isilunea deigarriegia egin zait eta kuxkuxero senak jota amore eman dut. “Ba nik ez dut uste oso normala denik” bota du batek, azkenik. Kosta zait debatearen ardatzaz jabetzea, baina harrapatu dut: antza denez, kuadrilako lagun batek bularra ematen dio laster bi urte beteko dituen haurrari eta gainontzeko adiskideak kezkatuta daude; ama gaixoa ez omen da eta konturatzen tititik zintzilik egoteko koxkorregia dela alaba.

Zinez harrigarria da batzuen argudioek besteenak nola elikatzen dituzten entzutea. Konbentzimendu soziala lagun, itxurazko baretasunez hasi den solasaldia obra on guztien antzera joan da in crescendo eta, konturatzerako, lagunen ustezko kezka auzo-lotsa bilakatu da. Adinak inozentzia bizio bihurtzen omen du, beharra kapritxo. Eta hala bilakatu da, hilabete gutxiren buruan, ama ona zena hippy inkontziente. Azken geltokira heltzear, konpartimentu-kideek eztabaida ebatzi beste erremediorik ez dute izan. Apoteosikoa izan da: edozein tokitan titia atera eta bi urteko haurra bularrean jartzea aberrazio deklaratu dute.

Aberrazio hitzaren esanahiaren bila jo dut mugikorrean. “Normal eta logiko dirudienetik ateratzea” dio hiztegiak. Parekoen garunetaraino heldu nahian edo, gogora ekarri dut Osasunaren Munduko Erakundeak haurra lehen sei hilabetetan bularraz soilik elikatzea gomendatzen duela, eta jaki osagarriez batera haurrak bi urte bete arte, gutxienez. Alegia, ama-esnearen iraungitze-data amak eta haurrak definitzen dute, ez beste inork. Eta ez dago zertan kezkaturik; ez dut ezagutzen amaren bularra eskatzen duen adoleszenterik.
    Jakin nahi dut ama diren zenbat emakumek egin ote duten topo beren itzalarekin babesgabe, zenbati epaitu dizkieten beren erabakiak, zenbatek sentitu duten beren izatearen infantilizazioa. Ez ditut errudun egin nahi parean ditudan bagoi-kideak; amatasunak iparra lausotzen duten kutsatzaile gehiegi dituelakoan bainago: mito, juizio, gezur eta iruzur gehiegi. Horregatik, sekula ama izango banintz, poluzio horren kontziente izan nahiko nuke, “hippy inkontzienteak” bezain kontziente. “Pi-pi-pi. Ibilbidearen amaiera. Ez utzi ezer trenean ahaztuta”. 

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Osasuna

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-04-22 | Nora Barroso
Kolonizazioa, jabegabetzea eta fikziozko mugak

Asko dugu ikasteko guztion bizitza –eta ez soilik talde batena– kontuan hartzen duten haiengandik, naturaren oparotasuna eta jarioarekin harmonian bizi diren komunitateengandik. Eta, aldi berean, guk ikasitako gauza asko deseraikitzeko daukagu.

Lolita Chavez (Ixim Ulew; Guatemala, 1971)  K’iche’ Herrien Kontseiluko ordezkaria da; ama naturaren, lurraren, eta giza eskubideen defendatzailea eta ekintzaile indigena. Komunitateko ageriko lana egiten hasi zenean,... [+]


Merkatuaren dogma eta ondorioak

Azken ekonomia uzkurraldian Grezia, Irlanda, Espainia eta Italiak pairatu zituzten ondorio larrienak, eta burua ezin altxatuz dabiltza harrez gero. Esaten ziguten Europar Batasuneko (EB) merkatua eratu ahala, ongizatea besterik ez genuela ezagutuko, baina denbora aurrera doan heinean, oso talde txiki bat profitatzen ari da, %1 ospetsu hori. Bien bitartean, gehiengo zabalarentzat miseria, etxe-gabetzea, langabezia edo soldaten balio galtzea ekarri du; ahaztu gabe jubilazio pentsioak murrizten... [+]


2018-04-22 | Iñaki Murua
Ni neu

Niak maiz eskatzen dit “teknologia”-n eguneratuago egoteko: Iphone-aren azken bertsioa erosita beharko nuke eta auto berria, bigarren eskuko ia 350 mila kilometro dituen horren ordez!

Neuk erabakitzen dut, ordea, eta mugikorra 2.0 izanagatik eta modelo zaharrena, balio didala erabaki dut. Gauza bera autoarekin, eskua hartua diot eta ezagutzen ditut bere zirrikitu gehienak, akatsik ohikoenak, eta abar. Teknologia gure aurretik joatea aspalditxo onartu nuen, baina egunero erabili... [+]


Zone À Défendre

Notre-Dame-des-Landes herrian, Nantesko aireportutik hogei kilometrora, beste aireportu bat eraikitzeko proiektua diseinatu zen 60ko hamarkadan. Aurkari ugari izan ditu asmoak orduz geroz –ez zen alferrik pasa 68ko maiatza laborari-lur haietatik–. Berrogei urte pasatxoko borrokaldiaren ondoren, bestelako bideak agortuta, lurrak okupatzea erabaki zuten zenbait ekintzailek orain dela hamar urte. Laborantza eremuak berrartu, bizikidetza eredu bat eraiki, lan egin, iraun.

2012an... [+]


Cost-killing

Kontzeptu eta lan arlo berri bat deskubritu dut egun hauetan, etorkizun handikoa omen: cost-killing deitzen da. Cost-killersak aholkulari bereziak dira, enpresei proposatzen dietenak beren behargabeko xahupenak hesitzea eta deuseztatzea, edo berdin ere beren errezetak optimizatzea. Hots, performantzia ekonomikoan aditu paregabeak omen dira cost-killersak.  

Maleruski, fama txarra dutela deitoratzen dute, jendeak uste duelako horien azterketen ondorioz direla hainbat hilabete sari... [+]


"Somos vascos"

Zein ederra den “Euskaraz bizi nahi dut” edo euskara aldarrikatzeko beste esaldiren bat duen txapa (edo pin-a) soinean edo motxilan eramatea, kalean euskaraz idatzitako esaldi bat daraman kamisetadun norbaitekin gurutzatzea, baita alboko herriko “Euskal jaiak” iritsi eta koadrodun zapia lepoan jantzita euskararen aitzakian parranda itzela botatzea ere.


Fauna publikoa
Gerrari komeni zaion egia

Frantziako Atzerri ministroari falta izan zaio esatea Whatsappez abisua jaso ondoren sakatu duela Siria bonbardatzeko botoi gorria.


2018-04-15 | June Fernandez
Herenamamak

Sekretu bat aitortu behar dizuet: nire bigarren abizena Casete da. Bai, Casete, zintak bezalaxe, baina “s” eta “t” bakar batekin. Lagun eta senide askok abizen bitxi hori armairutik ateratzera animatu naute, baina alferrik da. Oraindik ere nire baitan iseken beldur den nerabearen erreguak entzun ditzaket. Hori dela eta, kostatuko zaizue nire bigarren abizenaren arrasto publikoren bat topatzea.

2012an salbuespen bat egin nuen, “cassete” zinten sorkuntzaren... [+]


2018-04-15 | Andoni Mujika
Hezkuntzarako iratzargailua

Batzuetan gertatzen da diagnostiko kolektibo batzuk, ardura eragiten diguten arren, desaktibatu egiten direla. Lozorroan sartzen dira. Hezkuntzaren kalitatearekin ere horixe gertatzen zaigulakoan nago, erdi-geldi jarraitzen dugu. Horren seinale batzuk dira: irakasle dezenteren desmotibazioa, zenbait ikasleren ikasketetarako gogo-eza, administrazioaren rol lausoa edota gurasoen hezkuntzarekiko kezka.

Zantzu horiek zuzenak balira uste dut irtenbidea ere aktore horien eskuetan legokeela. Eta... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude