Bila datozenean

  • Honako esaldi honekin –“naziak komunisten bila etorri zirenean, isilik geratu nintzen, ni ez bainintzen komunista”– hasten den diskurtsoak egin zuen ezagun honako beste hau: “Sindikalisten bila etorri zirenean, ez nuen protesta egin, ni ez bainintzen sindikalista”. Bertolt Brecht olerkari alemaniarrari egokitu izan zaizkio sarri hitzok, baina Martin Niemöller teologo protestanteari zor dizkiogu: “Nire bila etorri zirenean, ez zen inor geratzen protesta egiteko”. Hitzaldi hau 1946 urtean Frankfurten eman zuenetik haren bertsio asko idatzi dira. Izan ere, elkartasunaren eta solidaritatearen ereserkia baita.  

    Gurera ekarrita, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) ezbaian jarri eta murrizketak iragartzen direnean, denon bila datoz, denok baikara zaurgarri eta hauskor. Den-denok gara DSBE prestazioaren onuradun potentzialak, ez bihar, baizik eta gaur.

    Lan merkatua desarautzera datozen erreformak, ez dira bakarrik soldatapekoen kalterako: erreforma horiek ere denon bila datoz. Outsourcing-aren fenomenoa ikaragarria da: ostalaritza sektorean oso nabarmena da, hoteletan gelak garbitzen lan egiten duten emakumeen kasuan. Geroz eta hotel gehiagok lan hori azpikontratatu eta outsourcing enpresen bitartez eskulan merkea kontratatzen dute. Hotelarentzat zuzenean lan egiten dutenek baino lan baldintza askoz miserableagoak dituzte langile azpikontratatuek; hitz gutxitan, lanordu gehiago soldata murritzagoen truke. Bide batez gainera, hoteleko garbitzaile direnen eta azpikontratatuta daudenen arteko banaketa indartu nahi du formula honek. Geroz eta sektore gehiagotan hedatuz ari da outsourcinga, industria sektorean baita esparru publikoan ere.

    Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) ezbaian jarri eta murrizketak iragartzen direnean, denon bila datoz, denok baikara zaurgarri eta hauskor. Den-denok gara DSBE prestazioaren onuradun potentzialak,
    ez bihar, baizik eta gaur

    Dimentsio askotan banatu nahi gaituzte, sakabanatuta eta ahul nahi gaituztelako. Zure bila datozela sentitzen duzunean, zeu bakarrik egon zaitezen. Edo akaso, zu zeu ere ez. Gu-a apurtzeaz gain, ni-a bera ere apurtzera baitatoz. Komunikabideetan nagusi diren titularrak irakurtzea besterik ez dago. “Kontsumitzaileen %60k gehiegi gastatzen duela onartzen du”. Ematen du gizartean badaudela pertsona batzuk, “kontsumitzaile” direnak, eta besterik ez direnak. “Osasun zerbitzuen erabiltzaileen artean inkesta bat egin da” gisako albisteetan berriz, iradokitzen zaigu, gizartean badirela beste pertsona batzuk, aurrekoekiko zeharo desberdinak, “osasun zerbitzuen erabiltzaile” huts direnak. “Gurasoen elkarteek adierazi dute” irakurtzean, beste pertsona batzuk irudikatzen ditugu, ezberdinak hauek ere, “guraso” baino ez direnak.      

    Zergak ordaintzen dituztenak ere  ezberdinak dira, beste pertsona batzuk dira. Horrela azaldu zidan behin solaskide batek, haserre. “Errekontxo! Neu naiz eta guzti hori! Neu naiz kontsumitzaile, eta guraso, eta osasun zerbitzuen erabiltzaile eta zergak ordaintzen dituena! Eta pertsona ezberdinak izango bagina bezala azaltzen gaituzte komunikabideetan!”. Eta orduantxe irudikatu nuen nik laborategiko mahai batean etzanda gorpu bat disekzionatuta. Geldi eta isilik, hilotz.

    Atomo hitzak zatiezina esan nahi du greko klasikoan. Horregatik euskaraz eta mendebaldeko hainbat hizkuntzatan, fisikaren esparruan erabili ohi dugu partikula zatiezin mikroskopikoa izendatzeko. Greko modernoan pertsona izendatzeko ere balio du atomo hitzak gaur egun: pertsonak partitu ezinak garelako. Jendartea adierazteko ostera kinonia esaten dute grekoek. Izan ere, kinos hitzak “komuna” esan nahi du, denena. Ondokoaren bila datozenean, denon bila datoz.

Aiala Elorrieta Agirre @aialuski
2018ko urtarrilaren 14a
Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Errentaren banaketa

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
Mozal Legearen indargabetzea eskatzera goaz Legebiltzarrera

Asteazken honetan, apirilaren 25ean, EAEko Legebiltzarreko “Erakundeak, Segurtasuna eta Gobernantza Publikoaren Batzordean”, ELEAK-Libre Mugimenduaren izenean Maialen Begiristainek eta Joseba Alvarezek EAEko Legebiltzarrak Mozal Legearen berehalako indargabetzea eta ez aplikazio onar ditzan eskatuko dute.


Fauna publikoa
Ze pereza

Estatu-arrazoia bezain iluna da Rubalcaba, estoldetako politikari bat, institutuko irakasle baten itxura kaltegabe hori eduki arren. Itzalpean mugitu zalea, botere faktikoekin aireztatu gabeko sotoetan edukitzen diren elkarrizketetan; zeren hortik at, animalia izu eta itsusia da.


2018-04-24 | Joxe Aldasoro
"Seme" proiektua

“Haurrek eskubideak dituzte eta, helduok, eskubide horiek betearazteko obligazioa” dio Francesco Tonucci psikologo eta ikerlariak.  Proiektuak helburu horixe du: Etxarriko haur baten eskubideak gauzatzea.


2018-04-24 | Hainbat egile*
Aralar, guztion artean

Aralarko arazo korapilatsuaren inguruko zentzugabekerien zerrenda luzatzen doa eta, konpondu beharrean, egunez egun gordinago dago. Babestutako naturgune batez ari gara, eta XXI. mendean jada aurrera goazelarik, ez litzateke gogorarazi behar han abeltzaintza, naturaren kontserbazioa, paisaia eta aisialdia ahal direla eta behar direla bateragarri egin.


Perbertsioa

Barka diezadala Urkullu jaunak, baina Ertzaintzaren aurreko pulpitoan egindako deklarazioetatik abade trazak hartu dizkiot, eta ez kristautasunaren fedea bete-betean jarraitzen duenarena, baizik eta abade perbertsoarena.


2018-04-23 | I˝igo Gandarias
Pribatizazioaren aurka... Elurra!

Asteak pasa dira urtetan izandako elurterik handienak azkenengoz Euskal Herri osoa zuritu zuenetik. Aspaldiko partez ez zela gure herri osoa zuri esnatzen.


Kapitala baino gehiago balio dute gure lurrek

Zenbat ontasun eta zenbat lur aldatu ote da eskuz azken hamarkada hauetan, gehiagoko axolarik gabe, gehiagoko ardurarik gabe? Erabiltzen zituztenen eskutik “gozatuko” dituztenen eskurat. Lau sosen truke!


2018-04-22 | Nora Barroso
Kolonizazioa, jabegabetzea eta fikziozko mugak

Asko dugu ikasteko guztion bizitza –eta ez soilik talde batena– kontuan hartzen duten haiengandik, naturaren oparotasuna eta jarioarekin harmonian bizi diren komunitateengandik. Eta, aldi berean, guk ikasitako gauza asko deseraikitzeko daukagu.

Lolita Chavez (Ixim Ulew; Guatemala, 1971)  K’iche’ Herrien Kontseiluko ordezkaria da; ama naturaren, lurraren, eta giza eskubideen defendatzailea eta ekintzaile indigena. Komunitateko ageriko lana egiten hasi zenean,... [+]


Merkatuaren dogma eta ondorioak

Azken ekonomia uzkurraldian Grezia, Irlanda, Espainia eta Italiak pairatu zituzten ondorio larrienak, eta burua ezin altxatuz dabiltza harrez gero. Esaten ziguten Europar Batasuneko (EB) merkatua eratu ahala, ongizatea besterik ez genuela ezagutuko, baina denbora aurrera doan heinean, oso talde txiki bat profitatzen ari da, %1 ospetsu hori. Bien bitartean, gehiengo zabalarentzat miseria, etxe-gabetzea, langabezia edo soldaten balio galtzea ekarri du; ahaztu gabe jubilazio pentsioak murrizten... [+]


2018-04-22 | I˝aki Murua
Ni neu

Niak maiz eskatzen dit “teknologia”-n eguneratuago egoteko: Iphone-aren azken bertsioa erosita beharko nuke eta auto berria, bigarren eskuko ia 350 mila kilometro dituen horren ordez!

Neuk erabakitzen dut, ordea, eta mugikorra 2.0 izanagatik eta modelo zaharrena, balio didala erabaki dut. Gauza bera autoarekin, eskua hartua diot eta ezagutzen ditut bere zirrikitu gehienak, akatsik ohikoenak, eta abar. Teknologia gure aurretik joatea aspalditxo onartu nuen, baina egunero erabili... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude