2017ko uztailak 15etik 21era www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
Umorea
 

Iritzia

Autoantolaketa

2017-07-21 | Óscar García Jurado
 

Gehien interesatzen zaizkidan pertsona eta antolakundeak behekoen, langile klaseen, pertsona esplotatuen autoantolakuntzaz ari dira hitz egiten. Eta ados nago. Baina ez dut intentsitate berdinarekin entzuten horren beharrezkoa den ekoizpenaren autoantolaketa, distribuzioarena, kontsumoarena, finantzena.

 
 

Iritzia

2017-07-21 | Egiako Gazte Asanblada

Azkenaldian modan jarri den kontzeptu bat da “Gentrifikazioa”. Horrek ez du esan nahi... [+]

 
 

Iritzia

Elikadura burujabetza versus politika burugabeak

2017-07-20 | Beatriz Arana

La Via Campesina osatzen duten nekazari erakundeek elikadura burujabetza lortzea dute helburu. Herri eta komunitate bakoitzak behar dituen elikagaiak ekoizteko eta kontsumitzeko eskubidea aldarrikatzen dute. Multinazionalen jarduerak nekazari txikiak erasotzen ditu, zuzenean.

 
 

Iritzia

Euskara(z) biziberritzeko garaia

2017-07-19 | Rebeka Ubera | Dabid Anaut

Hizkuntzen erabileraren VII. kale-neurketaren emaitza argitaratu berri du Soziolinguistika Klusterrak. Erabilera maila, oro har, %12,6koa da, orain dela hamar urte baino puntu bat gutxiago. Euskararen erabilera maila moteltzen ari da, mantso-mantso baino etengabe. Kezkagarria da, zalantzarik gabe.

 
 

Iritzia

Kotxean alkoholik ez; Euskadi, auzolana

2017-07-19 | Nora Barroso

Azken boladan, Eusko Jaurlaritzak irratian jartzen dituen iragarki guztien bukaeran hau entzuten dugu: “Eusko Jaurlaritza. Euskadi, auzolana”. Duela gutxi arte “pertsona helburu” goiburuarekin bukatzen ziren horiek orain ”auzolana” hitzarekin amaitzen dira. Iragarkiaren gaia edozein izan daiteke: kotxean alkoholik ez, industria…

 
 

Iritzia

2017-07-16 | Asisko Urmeneta

 
 

Iritzia

Sozialki errentagarri ez den trena

2017-07-16 | Aiala Elorrieta

Ordubete pasa, denbora asko ala gutxi ote da? Bilbotik Donostiarako autobusak tardatzen duen denbora da hori. Ordubete pasa lanera iristeko, ordubete pasa kontzertu batera joateko, ordubete pasa laguna edo senidea ikustera joateko, ordubete pasa bilera batera garaiz –edo berandu– heltzeko. Autobusean eserita noala, lehengo batean AHTren inguruko Udako Ikastaroan entzundakoaz hausnartzeko aprobetxatuko dut. Ordubete pasa era desordenatuan hartu nituen oharrak nire buruan antolatzeko... [+]

 
 

Iritzia

Banatuko bagina?

2017-07-16 | Zigor Etxeburua Urbizu

Ez, tamalez ez da notizia izan egungo Gipuzkoako Foru Aldundiak bururaino eraman duela euskararen erabilera arautzen duen 2013-2017 normalizazio plana. Hori balitz! Albistea EAEko Epaitegi Nagusiak eman du, aurreko legealdian osatu genuen planaren aurkako epaia eman baitu. Gauzatu da Espainiako Estatuaren zaldun Urkixoren mendekua. Ezin zuen eraman 2011n hasi eta 2015eko maiatzera arte iraun zuen amets egi bihurtua. Lehenik Gipuzkoako udalen aurka ekin zion, berreuskalduntzeko haien ahalegin... [+]

 
 

Iritzia

Aniztasuna

2017-07-16 | Eric Dicharry

Zein mundu utziko diegu ondorengo belaunaldiei? Mundua aberastasun eta pobretasunerantz doa? Gutxiengo baten aberastasunaren metaketa. Zortzi pertsonek planetaren biztanle erdiaren adina sosa dute, munduko 3.500.000 milioik adina, bioaniztasunaren (40 urte barne, ornodunen erdia baino gehiago desagertu dira) eta ama lurraren pobretzearekin batera doaz. 23.250 landare eta abere espezie desagertzeko zorian daude. Argitalpen zientifikoen begiradak bertigoa ematen digu. Hizkuntzen desagertzea... [+]

 
 

Iritzia

01/01/4000

2017-07-16 | Edu Zelaieta

Goian duzuen data, eta duzuen eran, da nik EHUrekin indarrean dudan kontratuaren epemuga. Data txundigarria mesedez egiaztatzeko eskatu diot saileko idazkariari, ikerketa-proiektu baterako bete beharreko paperak tarteko, datu ofizial hori jakin beharra baitaukat. Data horixe dela berretsi dit idazkariak; koiunturagatik-eta ez naizela bakarra kode hori duen langilea.

Badaezpadako beste kontsulta bat egin eta ondoan, dataren datu miresgarria zuzena dela egiaztatu didate: unibertsitatearen... [+]

 
 

Iritzia

Monarkia errepublikanoa

2017-07-16 | Jakes Bortairu

Sorpresaz beteriko frantses ziklo elektoralak aspaldiko panorama instituzionala hankaz gora utzi du. Hauteskunde presidentzialen ondoren, Macron-zaletasun uhin azkarra altxatu da. Komunikazio plangintza eraginkorra garatu du presidente berriak, Frantziaren “handitasuna” eta bere autoritatea islatzen ahal zituzten ekintzak hautatuz. Hilabete batez hedabide handiek haren deklarazio, keinu eta ekimen guztiak laudatu dituzte, Emmanuel Macronen gaztetasuna, berritasuna eta ausardia... [+]

 
 

Iritzia

2017-07-16 | Joxi Ubeda

Oso Fan taldeak bere lehen diskoa kaleratu du jadanik. Disko polita, gustura entzuten dena... [+]

   
 
Baja eman · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide
 
 
2017 Komunikazio Biziagoa