argia.eus
INPRIMATU
Joxe Lizaso hil da

2009ko apirilaren 02a
Joxe Lizaso Zaldi Ero

Joxe Lizaso Azpeitiko bertsolaria atzo hil zen bere etxean, 82 urte zituela. Molde zaharreko bertsolaria zen, plazarik plaza aritutakoa. Txapelketak eta kamera eta grabagailuen aurrean aritzea ez zuen gogoko: "Bertso-afari batera joaten zara eta hantxe mikrofonoak muturrean sartuta! Haiek aurrean ikusten dituzu eta bestela burura etorritakoa lasai esango zenuen baina, hamaika aldiz egin behar izaten da esaten hasi zarena irentsi, hura gorde eta beste bat esan", esan zion ARGIAri 2003an egindako elkarrizketa batean. Hileta elizkizuna gaur izango da 19:30ean Azpeitiko parrokian.

- Joxe Lizasoren curriculuma

- Joxe Lizaso lehen muxuaz diaporama ikusi

Imanol Lazkanoren hitzak Joxe Lizasori buruz

Imanol Lazkanok Joxe Lizasok bertsotan izandako bizipenen berri eman digu gaur goizean. Landeta tarbernaz, Lizasoren bertso ibilbideaz eta haren kantakeraz hitz egin digu besteak beste Lazkanok.

Joxe Lizasori ARGIAn egindako elkarrizketak:

 - Joxe Lizaso: "Gurea joan da" (Miel Anjel Elustondo; ARGIA; 1911. zenbakia; 2003-09-14).  Irakurri elkarrizketa.

- Joxe Lizaso: "Bertso ona edo txarra berdin txalotzeak ematen dit amorraziorik gehien" (Estitxu eta Ixiar Eizagirre; ARGIA; 2000-11-12). Irakurri elkarrizketa.

- Joxe Lizaso atzokoaz eta gaurkoaz (Artaso / Joxe Mollari; ARGIA; 1984-11-18. Irakurri elkarrizketa (HTML) (PDF-11,2 MB)

- Joxe Lizaso kontu kontari (Herrialde / Zeruko ARGIA; 1977-01-09). Irakurri elkarrizketa (HTML) (PDF-1,83 MB)