"Zaila da haizearen kontra egitea. Indar handia behar da. Existitzen dena errepikatzea da errazena. Ezagutzen duena du gustuko jendeak, patroia. Diskurtso zinematografikoetan plazer kodifikatuak daude. Film komertzial guztiak amaiera zoriontsua izatea... Hala bukatuko ez balira, defraudaturik sentituko ginateke. Orojakintzaren plazer instituzionala da. Segurtasun handia ematen du, erantzuna ez da airean geratzen. Balio ideologikoa du; bikote zoriontsuaren figura proposatzen da, familia tradizionalarena. Baina hori da ere jendeak gustuko duena".
Bizkaia, 2011-01-15
© 2009 ARGIA.com