Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

ZinemaSailak



“Jentea interesetan jaku”

Egoitz Rodriguez Olea, Gernika, Bizkaia 1937-2012 dokumentalaren egilea

"Hasiko bagina herriz herri bonbardaketak aztertzen, zenbat bonba, zenbat hildako… akaso informazino larregi batuko geunke, eta proiektua lar orokorra izango litxake. Gernikaz aparte, beste herri txiki askotan gauza bera pasau zala erakutsi gura dogu. (...) Jentea interesetan jaku, euren bizipenak, euren gomutak. Bizkaiaren historia ezagutzera emotea da gure asmoa, eta oroimen historikora alkarregaz hurreratzea".

Bizkaie!, 2011-03-22

ETBren magalean bizitzea, arriskutsua

Arg.: Maddi Soroa

Alberto Gorritiberea, Zinema zuzendaria

"Orain dela urte gutxi arte, pelikulak euskaraz egitea ez zen errentagarria, eta diru-laguntzek hizkuntza bultzatu dutenean aukerak berpiztu egin dira. (...) Ez nuke esango euskaraz zinea egitea gazteleraz baino zailagoa denik.  (...) Arriskutsua da ETBren magalean bizitzea. ETBren leihoa beharrezkoa da, eta industria osasuntsu bat ere bai, baina gure zilborrari begira bizitzen ohitzen bagara independentzia, askatasuna eta sormena galtzen ditugula esango nuke. Sorkuntzan krisialdiak beharrezkoak dira produktu interesgarriak burutzeko".

Deia, 2011-07-18

Haizearen kontra

Giulia Colaizzi, Gasteizeko Emakume zinegileak zikloaren antolatzailea

"Zaila da haizearen kontra egitea. Indar handia behar da. Existitzen dena errepikatzea da errazena. Ezagutzen duena du gustuko jendeak, patroia. Diskurtso zinematografikoetan plazer kodifikatuak daude. Film komertzial guztiak amaiera zoriontsua izatea... Hala bukatuko ez balira, defraudaturik sentituko ginateke. Orojakintzaren plazer instituzionala da. Segurtasun handia ematen du, erantzuna ez da airean geratzen. Balio ideologikoa du; bikote zoriontsuaren figura proposatzen da, familia tradizionalarena. Baina hori da ere jendeak gustuko duena".

Bizkaia, 2011-01-15

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan