"Urtarrilaren 24an Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren (www.uniqual.org) arau berriak xedatzen dituen abenduaren 28ko 349/2010 Dekretua aurkeztu zuen.
Euskararen normalkuntzarako eta Euskal Hezkuntza Sistemaren Kalitatea sustatzeko politika berri horren ondorioz, esan gabe doa, Uniqual Agentziaren Administrazio Batzordeak garatu behar dituen ebaluazio-irizpide berrietan inolako baliorik ez du izango gaur egun, aski era marjinalean bada ere, positiboki ebaluatzen den jarduerak. Ez UPV/EHUn eta Euskal Unibertsitate Sisteman eskolak euskaraz emateak, ez tesiak euskaraz egin eta zuzentzeak, ez lexiko berria garatzeak, ez ikerkuntza emaitzak euskaraz argitaratzeak, ez euskaraz burutzen den ezerk ez du tokirik izango irakasle-ikerlarien ebaluazioa hobetzeko orduan".
Gara, 2011-02-04
"Historia karrera amaitu nuen duela hamaika bat urte, eta egon diren ikasketa plan berriak ez ditut jarraitu, ezin dezaket horren gaineko iritzi orokor bat eman. Hala ere, badira hutsuneak, esate baterako, hizkuntzen historia soziala lantzeko orduan. Eta gure kasuan, euskara tarteko, oso lagungarria litzateke horretan formatzea. Dena den, agian hutsuneak ikasketa planean baino, irakasteko moduan egon litezkeela iruditzen zait. Irakasleak adituak dira beraien arloan, baina ez dute normalean pedagogia edo didaktika arloko prestaketa berezirik izaten, eta senarekin funtzionatzen dute. Senak asko laguntzen du baina ez da nahikoa. Beraz, horretan zer hobetu asko badago".
Euskonews & Media, 2011-02-07
© 2009 ARGIA.com