Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

LiteraturaSailak



Emakumeen literatura aztergai

Gema Lasarte, Literatur kritikaria

"Gizartean gertatzen ari diren gauzak kontatzen ari dira emakume idazleak. Zergatik, Panpoxetik hona konstantea izan da. Esate batera, Karmele Jaioren Musika airean eleberrian ikusten da emakume zaharrak zertan pentsatzen ari diren, zerk kezkatzen dituen. Elenak, protagonistak, senarra hiltzean deskubritu du bakarrik bizitzea gustatzen zaiola. (...) Emakumeek ez dute indarkeria sinbolikoa legitimatu, eta uste dut horren jakinaren gainean egin dutela, beraien ikusgarritasuna eta legitimitatea eskatzen ari diren emakumeak baitira. Genero indarkeriaren gaia, beharbada, beldurragatik ez da azaldu. Gai delikatua eta traumatikoa da, kudeatzen oso zaila. Aitziber Etxeberriak Tango Urdinan oso ondo lortu du, hala ere. (...) Ez da erraza. Kontu handiarekin idatzi behar da sinesgarri izan dadin. Komunikabideak oso gainean daude eta hori errealitatera jaitsi eta ikusaraztea oso zaila da".

Argia, 2011-09-04

“Irudiak irakurtzen ikasi behar dugu”

Aitziber Alonso, Ilustratzailea

"Ilustratzailearentzat, album batean lan egitea gozamen handia da normalean, eta idazlearekin pare-parean lan egiteko aukera. Baina argitaletxeak ere ulertzen ditut. Irakurleek –gurasoak gehienbat, haiek baitira liburuen erosleak– oraindik ez dute ohitura handirik mota horretako liburuak irakurtzeko. Badakizu… testu gutxi dutelako. Baina irudiak irakurtzen ere ikasi behar dugu. Ni baikorra naiz, eta uste dut denborarekin ikasiko dugula liburu mota hauetaz gozatzen; eta ez bakarrik umeek".

Berria, 2011-05-25

Sariak erlatibizatu beharraz

Ur Apalategi, Idazlea

"Ni ez naiz sarien aldekoa, ezta kontrakoa ere. Sariak begi onez ikusten ditut, baina beraien balioa erlatibizatu egin behar dela uste dut; hau da, niretzat saria, gertakizun sozial gisa, onuragarria da oro har, literatura gizarteratzen laguntzen baitu, literaturari buruz mintzarazten baitu (...) Baina sari batek egia esaten al du literaturaren kalitateaz? Ez. Erakutsiko du joera bat, erakutsiko du epaimahai baten momentu bateko alkimia, baina ez du egia esaten. Sarien historia unibertsala injustiziaz beteta dago, baina lasai hartu behar da, dramatizatu gabe. Sariak injustuak direla? Bai, noski, gehienetan, baina zer egingo zaio... Nik uste dut hobe dela erakunde bat edukitzea, nahiz eta zuzena ez izan, horrek behitzat erakundearen kontra joateko eta erakundearen kontra zure izaera eraikitzeko aukera ematen baitizu: erakunde hori ez badago dena ahultzen da".

Beterriko Liburua, 2011-01-15

Aurreiritziak

Aingeru Epaltza, Idazlea

"Genero beltzean benetako maisulanak dauden arren, hemen exijentzia literario eskasarekin lotu izan ditugu, eta aurreiritzi hutsagatik, azpigenero gisa hartu izan da. (...) Aurreiritzi sozio-politikoak ere badaude. Nobela beltzean uniformatuak ageri dira, legearen alde lan egiten duen jendea dago, eta litekeena da horrek kontraesanak sortzea euskal literaturako hainbat idazle eta irakurleri".

El Diario Vasco, 2011-02-04

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan