Arg.: Argazki Press
"Egia da ez dela ekonomikoki honelako egitasmo bat [Etxepare Institutua] martxan jartzeko garairik onena, baina bestalde ETAren desagertzeak gure gizartearentzat eta nola ez, kulturarentzat oso momentu baikor eta interesgarriaren aurrean kokatzen gaitu. Asko dugu erakusteko.
Baikorra naiz. Sortzaile asko dago, eta berriz ere, zinema euskaraz egiteak poza ematen dit. Eta oso film onak egin dira gainera. Euskaldunok gure kulturaren kontsumitzaile porrokatuak bilakatu behar genuke. Hori lortuko bagenu...".
Euskonews & Media, 2011-11-10
"Euskal kulturatzat jotzeko, ekintza kulturalak, edozein motatakoa delarik ere, hasieratik bukaerara euskaraz pentsatua behar du izan, hizkuntzak hegemonikoa izan behar du. Euskal Kulturaz ari bagara, ez da nahikoa ikuskizun bat euskaraz taularatzea. Horixe da lehenetsi behar den ikuspuntua".
Le Journal du Pays Basque, 2011-05-02
"Errazegia da euskal kultura aldarrikatzea sinestunen aurrean. Euskal Herriko egoeraz kanpotarrak konbentzitzeko itxaropen guztia galdu dudan arren, uste dut bederen sentsibilizatu ahal genitzakeela hainbat gai dela-eta".
Le Journal du Pays Basque, 2011-05-02
"Publikoa da arte eszenikoen kontsumoaz hausnartu behar duena. (...) Esperientziak esaten dit alde festazalea gainditu beharra dagoela. Aisialdiaren eta denbora librearen kontsumo nagusia festazale eta herrikoia da. Jauzia eman beharra dago. (...) Gure exijentzia mailari buruz hausnartu behar dugu. Erabiltzaileek, publikoak, bere kultur kontsumoaren eskakizun-maila igo behar du, exijenteagoa izan behar du. 2011. urtean, agenda eta poltsikoa arte eszenikoetarako prestatu behar ditu publikoak".
El País, 2011-06-06
"Baionak bere garapena ez du kulturari garrantzia emanez egin, ondareari eman dio lehentasuna. Lan handia egin izan da hiriko etxeetako aurrealde asko berrituak izan daitezen. Horri esker ukan du Baionak arte eta historiaren labela. Herritarren artean zabaldutako ustea den museoak artezaleei zuzenduak direla, eta ikusleei behar bezalako harrera egiteko ahalik ez daukagularik, uste hori areagotu baizik ez da egiten.
Bonnat museoa oso gaizki seinalatua dago hirian. Gainera, jakin behar da Bonnat kultura jakintsuari eta arte klasikoari lotuta dagoela. Ikusleak erakartzeko egitasmoak egin izan dira. Baina, ez dira itzultzen ez baitira etxean bezala sentitzen. Gainera, museoan antolatuak izan diren ekintzak ez zuten bildumarekin inongo loturarik".
Gara, 2011-04-26
"Umoreak paper asko jokatu ditzake. Gizartearen baloreen isla izan daiteke edo hausnarketa baten ondorioz egiten bada, jendeari zer pentsatua eman diezaioke. Arte eszenikoetan umorea egitean balore batzuk edo gizarte arau batzuk indartu ditzakezu edo zalantzan jarri. Nik uste dut umorea egiten duenak honen kontzientzia izan beharko lukeela".
Uztarria, 2011-02-09
"Kulturgintzak eta erakundeok hausnartu egin beharko genuke, eta koordinazioa areagotu beharko genuke publikoari proiektu bateratuak eskaintzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak ez ditu ekimen pribatuak ordezkatuko; baliabideak jarriko ditu ekimen pribatu horiek guztiak eta beste batzuenak elkarrekin lotzeko eta hedatzeko (...) Katalizatzaile lana egin behar du Administrazioak".
El Diario Vasco, 2011-03-28
© 2009 ARGIA.com