Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

DantzaSailak



l Dantza talde tradizionalak eta berritzaileak (I)

Arg.: Dani Blanco

Oier Araolaza, dantzaria

"Gure errua ere bada, neurri batean, baina egunkarietan ustez berritzaileak diren bizpahiru talde baino ez dira agertzen, eta beste guztiak itzalpean geratzen dira, baina berez badabiltza. Talde hauek aukera berriak bilatzen ari dira etengabe, eta zaharrak kontuan hartuta, hau da, katerik eten gabe".

Deia, 2011-04-29

l Dantza talde tradizionalak eta berritzaileak (II)

Sabin Bikandi, Etnomusikologian doktorea

"Ikasi nahi duenak bere herriko taldean egin behar du, baina horrek nahiko ezagutza mugatua ematen dio dantzazaleari. (...) Betiko dantza talde denek antzerako gauzak erakusten dituzte, eta lehen denek egiten zuten dantzan desberdin. Hor dago benetako aberastasuna. (...) Talde tradizionalak daude krisian, ez dantza bera".

Deia, 2011-04-29

Dena egiteko

Noemi Viana, koreografoa

"Dantzaren munduan, Euskal Herrian dena egiteko dagoela sentitzen dut. Alde batetik, ona da hori, gauza pila egin ditzakezulako, baina, bestetik, ez dago dantzaren kulturarik, jendea ez da mugitzen, ez dago azpiegiturarik... Ikusten dut Euskal Herrian sortzea oso zaila dela; batzuetan muga bat da bertan lan egitea. (...) Niretzat ez da salto handia dantzari izatetik koreografo izatera doana, erabat naturala da. Kontua da koreografo legez erabaki potoloagoak hartu behar dituzula".

Gara, 2011-01-03

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan