"Iragan asteko larunbatean Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalak garaipen bikoitza lortu du ongi ikusita; batetik, artea berekin ekartzen ari den zaletasun uholdearen neurria, eta bestetik, nafar hiriburuan euskara hutsean (eta ezinbestez euskaldunentzat) egin den ekitaldiak hainbesteko jendetza bildu izana Labrit pilotaleku sinbolikoan. (...) Esanguratsua, bestetik, txapelketa beraren izaera. Beste edozein lehiari nekez ikusiko diogu norgehiagoka honen itxura sanoa; jarrera positiboa eta elkarrekin lan egitea nabarmen. Edonola ere, bertsolaritza, txapelketatik at, batik bat, denentzat da jolas".
Bizkaia, 2011-01-15
"Behin probatu dut txapelketan aritzea eta argi geratu zitzaidan ez zegoela niretzat egina. Bai gai-jartzaile moduan eta baita aurkezle lanetan aldiz, hagitz eroso aritzen naiz. Lan aunitz egin behar da saioa hasi aurretik; gauza aunitz pentsatu behar dira, bertze hainbertze kontuan hartu... Ezin da edozer gauza hartu eta bertsotan kantatzeko gai bezala ipini! Halere, ez da berdina saio libre baterako edota txapelketetarako burutu beharreko lana. Aurrenekoen kasuan, zure egitekoa da gaiak aukeratu, prestatu eta aurkeztea, askoz ere informalagoak dira saioak, ariketa ezberdinak plantea daitezke eta esperimentatu (...) Nafarroako kasuan erraterako, sumatu dugu azken urteetan finalerdietara jende dezente hurbiltzen dela, eta laurdenetan etxekoak ibiltzen garela. Faktore ezberdinek izaten dute zerikusia horretan: nor pasa den, zein herritan den... Eta betekada noski, finalean sumatzen da, eta albiste ona dela iruditzen zait".
Euskonews & Media, 2011-03-08
© 2009 ARGIA.com