Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

ArteaSailak



Estetika vs kosmetika

Aitor Aurrekoetxea, EHUko irakaslea

"Ez da nahastu behar estetika eta kosmetika. Anglosaxoiek oso argi dute kosmetika gauza bat dela, hau da, itxura fisikoari lotutako zainketa, eta gure artean hori nahastuta agertzen da. (...) Arteak konfiguratu egiten gaitu pertsona bezala, ikuspuntu ezberdin bat ematen digu. Gaur egun, badirudi inork ez duela arteaz ulertzen, baina, aldi berean, mistizismoz inguratuta dago, prestigioa ematen du. Gure gizarte posmoderno honetan arteak bere tokia topatu du, ez nik nahi nukeen tokia".

Gara, 2011-05-07

Kontenplazioa

Amaia Arriaga, Arte historialaria

"Artelanak behatzeaz gain, interpretatu, pentsatu, esperimentatu eta bizi ere egin daitezke, baina museo gehienek artelanen kontenplaziora mugatzen dute gure esperientzia, nahiz eta artelan asko kontenplaziorako eginak ez izan. Hori da, adibidez, arte garaikide gehienaren kasua. Ez dakit zergatik dagoen artearen kontzepzio formalista hain errotuta gure gizartean, baina dakidana da merkatuari oso ongi etortzen zaiola artearen kontzepzio esoteriko bat edukitzea. Museoek artelanak miretsi eta kontenplatzeko egiten duten lanak, bultzada horrek laguntzen du pieza horien balio ekonomikoa eusten. Museoek bultzatzen dituzten erritualak inportanteak dira artelanen aura babesteko".

Berria, 2011-01-10

Hartzailea

Izebene Oñederra, Marrazkilaria

"Azkenean, sortzen duguna hartzailearentzat egiten dugu neurri batean; hartzailea gu geu bagara ere. Marrazkien indarrean sinesten baduzu, jakingo duzu zerk funtzionatzen duen eta zerk ez. Ez duzu marrazki batekin aurrera egingo, besterik gabe, marraztearen plazeragatik; funtzionatzen duelako baizik. Oso garrantzitsua da lan hauei atseden hartzen uztea, denbora batean lanetik aldentzea, horrela lortzen duzulako hartzailearen paperean sartzea eta lehen kolpean ikustea transmititu nahi den emozioa hor dagoen ala ez".

Gaztezulo, 2011-01-13

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan