Single Man (Zabaltegi-Zuzendari Berriak)
Beijingetik 150 km-ra dagoen Gu Jia Gou herrian gizonak emakumeak baino askoz ere gehiago dira. Batzuek Sichuan probintzia urrunean erosten dute emaztea. Beste batzuk mutilzahar geratzen dira, esamesetan eta kexuan aritzen dira, baina bizitza sexuala izateko moldatzen dira. Lao Yang oraindik maiteminduta dago gaztetan ezkontzea debekatu zioten neskarekin; neska dagoeneko emakume heldua izan arren, eta herriko agintariarekin ezkonduta badago ere, oraindik elkar ikusten dute ezkutuan. Baina Lao Yangek gehiago nahi du... Hao Jieren lehenengo film honek landaguneko bizitzaren ikuspegi umoretsua eskaintzen digu eta aktore ez profesionalek eginikoa da. Opera prima zuzendari gisa. (Zinemaldiaren webgunetik hartuta)
Hemen trailerra ikusgai:
Ez dago erantzunik.
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 17tik 25ra, egunero zine kritikak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.
© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403