« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Trailerrak

Principii de viata / Principles of Life (Zabaltegi-Zuzendari Berriak)

Velicanuk pertsona bete eta zoriontsutzat du bere burua. Dirua du, etxe berri bat, bigarren aldiz ezkondu da emakume gazte batekin eta haurtxo bat du harekin; gainera, beste seme bat du bere lehenengo emaztearekin. Oporrak iritsi dira eta gizonak ongi antolatuta utzi behar ditu bere negozioak alde egin baino lehen. Baina gauzak korapilatu egingo dira eta krisian murgilduko da Velicanu; ondorioz, benetan zoriontsu eta beteta dagoen galdetuko dio bere buruari. 2010ean Berlingo zinema jaialdiko Forum sailean parte hartu zuen Portrait of the Fighter as a Young Man film luzearen zuzendariaren bigarren lana. (Zinemaldiaren webgunetik hartuta)
 
 
Hemen trailerra ikusgai:

 

 

  • Erantzunak (0)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 17tik 25ra, egunero zine kritikak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403