« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Trailerrak

Misterios de Lisboa (Sail Ofiziala)

«Hamalau urte nituen, eta oraindik ez nekien nor nintzen ere...» Mistérios de Lisboa filmak abenturaz eta ihesaldiz, kointzidentziaz eta ustekabez, sentimendu eta pasio bortitzez, mendekuz eta amodiozko abenturez beteriko zurrunbiloan murgilduko gaitu, guztia Portugaletik Frantziara, Italiara eta Brasileraino eramango gaituen bidaia rapsodikoaren barruan. Intrigaz eta nortasun ezkutuz jantzitako Lisboa honetan, pertsonaia multzo bat aurkituko dugu, modu batean edo bestean, umezurtz-etxe batean dagoen Pedro de Silvaren patuari lotuta dagoena. Aristokrata libertinoen leinu batetik datorren aita Dinis, azkenean, justiziaren heroi defendatzaile bilakatuko dena; jeloskortasunak erotuta, mendeku bila dabilen kondesa; negozio gizon arrakastatsu bat, isilpean pirata odolzale gisa aberastu zena; pertsonaia horien eta gehiagoren bizitzak elkarren artean gurutzatuko dira XIX. mendean kokaturiko istorio honetan, pertsonaia nagusiaren egiazko nortasunaren bila. (Zinemaldiko webgunetik hartuta)
 
 
Hemen trailerra ikusgai:

 

  • Erantzunak (0)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 17tik 25ra, egunero zine kritikak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403