La vida util (Zabaltegi-Zuzendari Berriak)
Jorge (45) gurasoekin bizi da eta zinemateka batean egiten du lan duela 25 urte. Lan teknikoak egiten ditu bertan, programatzen ere ibiltzen da eta zinemari buruzko irratsaio bat dauka. Zinematekaren egoera gero eta zailagoa da eta zinemaren mundutik kanpo inoiz lan egin ez duen Jorge, lanik gabe geratuko da.Mundu berriari egokitzeko Jorgek bere izaera nola aldatuko duen kontatuko digu La vida útil filmak. Baliteke, azkenean, zinemak bizirauteko balio izatea. La vida útil lanak Industriaren Zinema Eraikitzen saria irabazi zuen 2009an eta zuzendariaren lehen lanak, Acne, Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian parte hartu zuen, baita Donostiako Horizontes Latinos sailean ere, 2008an. (Zinemaldiko webgunetik hartuta)
Hemen trailerra ikusgai:
Ez dago erantzunik.
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 17tik 25ra, egunero zine kritikak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.
© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403