« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Trailerrak

Happythankyoumoreplease (Zabaltegi-Perlak)

Sam Wexler (Josh Radnor) idazle gaztea berandu jaikiko da, eta ajearekin gainera, New Yorkeko argitaletxe handienetako batekin duen bilera garrantzitsura joateko. Bidean, metroan galduta dagoen haur batekin egingo du topo eta harekin geratuko da. Arrakastarik gabe haurtxoaren familia bilatzen saiatu ostean, argitaletxearekin duen hitzordura eramatea erabakiko du. Ondorioz, bilera sekulako porrota izango da. Samen bizitza bere lagunen inguruan dago antolatuta: Annie (Malin Ackerman), Charlie (Pablo Schrieber), Mary Catherine (Zoe Kazan) eta Mississippi (Kate Mara). Azken honek bizitza berri bat izan dezakeela pentsaraziko dio, baina, aldi berean, inguruan duen guztia kolokan jar dezake... Publikoaren Saria Sundance jaialdian. (Zinemaldiko webgunetik hartuta)
 
 
Hemen trailerra ikusgai:

 

  • Erantzunak (0)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 17tik 25ra, egunero zine kritikak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403