« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Trailerrak

Exit Through The Gift Shop (Zabaltegi-Perlak)

Exit Through the Gift Shop Los Angelesen ezarritako Thierry Guetta frantziar merkatari eszentrikoaren historia da. Haren zaletasuna inguruan gertatzen den guztia grabatzea da. Egun batean kameraren atzean jarri eta hiriko arteari eta street art diziplinako artista famatuenei buruzko film bat egitea erabakiko du. Artisten artean Banksy, Invader eta Shephard Fairey izango dira. Grabaketaren erdian, Banksyk kamerari buelta ematea eta Guetta grabatzea erabakiko du. Merkataria, Banskyri esker adorea hartuta, hiriko artearen mundu erakargarrian sartuko da Mr. Brainwash ezizenarekin. Filma Sundancen, Berlineko Sail Ofizialean eta Deauvillen izan da. (Zinemaldiko webgunetik hartuta)

 
 
Hemen trailerra ikusgai:

 

  • Erantzunak (0)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 17tik 25ra, egunero zine kritikak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403