« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Trailerrak

Elisa K (Sail Ofiziala)

Elisak hamaika urte egingo ditu udan, eta lazo urdinak dituen soineko zuri berria gustuko du. Baina gutxi falta da guztiak garrantzia izateari uzteko. Bere aitaren lagunak negar eragin dio, eta hara zer esango dion ondoren: «Negar egiteari uzten badiozu, zilarrezko eskumuturrekoa oparituko dizut». Inortxo ere ez da jabetu zer gertatu den. Elisa harrituta antzean dago, baina besterik ez. Hamalau urte, lau hilabete eta hainbat egun igarotakoan, ordea, amari deituko dio izututa: «Lagundu! Sekulako gauza beldurgarria gogoratu dut». Judith Colell zuzendariaren hirugarren film luzea da; 2006an ere hartu zuen parte Zinemaldian 53 días de invierno filmarekin Zabaltegi-Zuzendari Berriak atalean. Jordi Cadena zuzendariak eta biak zuzendu duten lehen filma da. Cadenak Los Papeles de Aspern aurkeztu zuen Zinemaldiaren Sail Ofizialean 1991. (Zinemaldiko webgunetik hartuta)
 
 
Hemen trailerra ikusgai:

 

  • Erantzunak (0)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 17tik 25ra, egunero zine kritikak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403