« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Trailerrak

Buried (Zabaltegi-Perlak)

Paul Conroy, familiako aita eta kontratista zibila da Iraken. Goiz batean zurezko hilkutxa zahar batean esnatuko da, bizirik lurperatuta. Ez daki nork jarri duen han, eta are gutxiago zergatik, baina badaki amesgaizto horretatik ateratzeko aukera bakarra telefono mugikorra dela. Estaldura kaskarra, bateria gutxi izatea eta oxigeno urritasuna izango dira bere etsai nagusiak denboraren aurkako hil ala biziko oztopo-lasterketa honetan: Paulek 90 minutu besterik ez ditu erreskata dezaten lortzeko. Sundanceko jaialdiko Park at Midnight sailean parte hartu du, baita Deauvilleko eta Torontoko jaialdietan ere. (Zinemaldiko webgunetik hartuta)
 
 
 
Hemen trailerra ikusgai:

 

  • Erantzunak (0)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 17tik 25ra, egunero zine kritikak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403