« itzuli ARGIA.eus-era
argia.eus

Bereziak

burua

Trailerrak

Amigo (Sail Ofiziala)

Amigo filmak Rafael Dacanay du protagonista, Filipinetako Luzon uharteko inguru arrozgileko San Isidro auzoko burua, hain zuzen. Bere anaia Simón herriko gerrillako burua da, eta Espainiako Guardia Zibilari frontetik erretiratzeko eskatu dio. Hala, Rafaeli aginduko dio soldadu taldearen kapitaina eta Aita Hidalgo fraide espainiarra espetxeratzeko, gobernu iraultzailearen izenean. Baina Aguinaldo jeneralaren atzetik zihoazen AEBetako tropak iristean, ofizial espainiarra eta Hidalgo Aita askatu egingo dituzte, eta Ike Compton tenientearen agindupean dagoen soldatu taldea San Isidron geratuko da, auzoa «babesteko». Estatu Batuetako okupazio politikak «bihotz-buruetatik» «kontzentraziora» egin du bilakaera (hamletting deitu zioten bilakabide horri Vietnameko gerra garaian), eta Rafaelek amerikarren aurrean ez ezik, abertzale filipinarren aurrean ere erantzun beharko du, eta horrek, ondorio izugarriak ekarriko ditu. (Zinemaldiko webgunetik hartuta)

 

Hemen trailerra ikusgai:

 

  • Erantzunak (0)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 58. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 17tik 25ra, egunero zine kritikak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

DIAPORAMA
Argia.com

© 2008-2010 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403